Biographies - View details   To know more about this section

Leire Aurrekoetxea

Personal details

Name
Aurrekoetxea, Leire
Complet name and surname
Aurrekoetxea Arkotxa, Leire
Birth
1978 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Gai-jartzailea

Biographical details

Biography
Bost neba-arrebetatik txikiena, anaia nagusiarekin deskubritu zuen bertsolaritza, Santutxuko Bertso Eskolako partaide zen anaia eta berarekin entzun zituen lehenengo bertsoak.

Ikastola garaian Lopategi eta Altzalei izan zituen bertso irakasle eta ondoren bertso eskolan eman zuen izena berak ere; inauterietako kopla lehiaketa,sagardotegiko irteerak,afariak...gustora gogoratzen ditu garai haiek,lagun handiak egin baitzituen bertan.

Ordutik ez du sekula bertsolaritzarekin hasitako harremana eten. Inoiz bertsotan aritu arren,gustorago dabil gai-jartzaile lanetan eta horretan dihardu gaur egun ere: bbk sariketan, bizkaiko txapelketan, aste nagusiko saioetan.... bertsolaritza, familia eta lana uztartzeko era daukan guztietan.