Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Leire Aurrekoetxea

Datu pertsonalak

Izena
Aurrekoetxea, Leire
Izen abizen osoak
Aurrekoetxea Arkotxa, Leire
Jaiotza
1978 Bilbo + Bilbo < Bilboaldea < Bizkaia < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Gai-jartzailea

Datu biografikoak

Biografia
Bost neba-arrebetatik txikiena, anaia nagusiarekin deskubritu zuen bertsolaritza, Santutxuko Bertso Eskolako partaide zen anaia eta berarekin entzun zituen lehenengo bertsoak.

Ikastola garaian Lopategi eta Altzalei izan zituen bertso irakasle eta ondoren bertso eskolan eman zuen izena berak ere; inauterietako kopla lehiaketa,sagardotegiko irteerak,afariak...gustora gogoratzen ditu garai haiek,lagun handiak egin baitzituen bertan.

Ordutik ez du sekula bertsolaritzarekin hasitako harremana eten. Inoiz bertsotan aritu arren,gustorago dabil gai-jartzaile lanetan eta horretan dihardu gaur egun ere: bbk sariketan, bizkaiko txapelketan, aste nagusiko saioetan.... bertsolaritza, familia eta lana uztartzeko era daukan guztietan.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
"Bilbao a la deriva" (bertso eskolakoak bertso batzuekin parte hartu zuten)