Biographies - View details To know more about this section
Beñat Lizaso
Personal details
- Name
- Lizaso, Beñat
- Complet name and surname
- Lizaso Alberdi, Beñat
- Birth
- 1982 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Basque Country
Bertsolarism
- Main specialization
- Bertsolaria
Biographical details
- Biography
- Azpeitian sortu eta bizi da. Oinarrizko ikasketak burutu eta elektrikari moduan lan egin ondoren, gaur egun tornero moduan egiten du lan. Etxetik datorkio bertso zaletasuna, Lizasotarra izaki, halaere ikasberri ikastolako bertso eskolan hasi zen Leire Ostolaza eta Andoni Larrañagarekin idatziko bertsoekin. Azpeitiko bertso eskolan Juan Ramon Gerrikorekin hasi zen bapatean, eskolarteko txapelketetan parte hartuz. Erniarraitz bertsozale elkartea eratzearekin batera bertan jarraitu zuen Loidisaletxeren esanetara. Haibat gazte sariketetan parte hartua da, gehienetan finalera iritsiz, eta 2005ean Zarautzko Lizardi Saria irabazi zuen. Hiru aldiz parte hartu du Gipukoako txapelketan, 2011ean eta baita 2015ean finalerdietara iritsi zen. 2017koa izango du bere bigarren parte hartzea txapelketa nagusian.
First steps in bertsolarism
- Lehen plaza
- Beasaingo Arriaran auzoan, bertso afari batean, Ekaitz Goikoetxea eta Alaitz Alustizarekin.