Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Beñat Lizaso

Datu pertsonalak

Izena
Lizaso, Beñat
Izen abizen osoak
Lizaso Alberdi, Beñat
Jaiotza
1982 Azpeitia + Azpeitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Azpeitian sortu eta bizi da. Oinarrizko ikasketak burutu eta elektrikari moduan lan egin ondoren, gaur egun tornero moduan egiten du lan. Etxetik datorkio bertso zaletasuna, Lizasotarra izaki, halaere ikasberri ikastolako bertso eskolan hasi zen Leire Ostolaza eta Andoni Larrañagarekin idatziko bertsoekin. Azpeitiko bertso eskolan Juan Ramon Gerrikorekin hasi zen bapatean, eskolarteko txapelketetan parte hartuz. Erniarraitz bertsozale elkartea eratzearekin batera bertan jarraitu zuen Loidisaletxeren esanetara. Haibat gazte sariketetan parte hartua da, gehienetan finalera iritsiz, eta 2005ean Zarautzko Lizardi Saria irabazi zuen. Hiru aldiz parte hartu du Gipukoako txapelketan, 2011ean eta baita 2015ean finalerdietara iritsi zen. 2017koa izango du bere bigarren parte hartzea txapelketa nagusian.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Beasaingo Arriaran auzoan, bertso afari batean, Ekaitz Goikoetxea eta Alaitz Alustizarekin.

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Bat-bateko sariketak
Argi Berri saria 2004: 1.
Axari saria 2003: parte-hartzailea
Aztiri saria 2002: parte-hartzailea
Erniarraitz saria 2002: parte-hartzailea
Erniarraitz saria 2004: parte-hartzailea
Erniarraitz Saria 2006: finalista
Hernandorena Saria 2005: finalista
Lizardi saria 2002: finalista
Lizardi saria 2003: finalista
Lizardi saria 2004: finalista
Lizardi Saria 2005: 1.
Plazatik gaztetxera 2004: parte-hartzailea
Xenpelar saria 2004: 5.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.