Biographies - View details   To know more about this section

Antonio Olano

Personal details

Name
Olano, Antonio
Complet name and surname
Olano Eskudero, Antonio
Birth
1954 Arano + Arano < Larraun Leitzaldea < Nafarroa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Antonio Olano Escudero bertsolaria da. Nafarroa Garaiko Aranon sortu zen 1954an. Sortzez aranoarra izanagatik, Ereñozun bizi da aspaldian. Igeltserotza izan zuen ogibide, egun erretiratuta dago.
Aitona bertsolaria izaki, etxeko giroraren eta lagunartearen eraginez bertsozaletu zen; horretan Ormazabal anaien eragina nabarmendu izan du Antoniok berak. Lehen plaza Lezaman egin zuen, 1975ean. Geroztik, plazan ez ezik, hamaika txapelketatan ere parte hartu du, eta haietako batean, 1990ean taldeka jokatutako Nafarroako Txapelketan, gailendu zen, Eusebio Fagoaga eta Joxe Fermin Argiñarenarekin batera. Zeberio I.a, Iñaki Murua eta Lasarte II.arekin aritu izan da batik bat. Halaber, Xalbador, Uztapide eta Xalto izan ditu bertsotarako erreferentzia gisa.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
1975, Lezama (Bizkaia)