Biographies - View details   To know more about this section

Marta Ortiz

Personal details

Name
Ortiz, Marta
Birth
1978

Biographical details

Biography
Bertsolari ohia eta bertso jartzailea, bertso irakaslea, eta bertso kronikaria. 1994an hasi zen bertsotan, hamabost urterekin, ikastolako bertso-taldeari esker; eta bertan antolatutako jaialdi batean izan zuen lehen plaza. Ondoren, Santutxuko bertso-eskolako partaide izan da urteetan. 1996an hasi zuen txapelketetako ibilbidea BBK Sariketan, eta Eskolarteko Txapelketan Bilboko Txapela eskuratu zuen. Urte berean, lehen aldiz hartu zuen parte Arabako eta Bizkaiko Txapelketa Nagusian. Egun, euskara irakasle eta itzultzailea da. 2024tik Bizkaiko epaile-taldeko partaide da.