Biographies - View details   To know more about this section

Juan San Martin

Personal details

Name
San Martin, Juan
Complet name and surname
San Martin, Juan
Birth
1922 Eibar + Eibar < Debabarrena < Gipuzkoa < Basque Country
Death
2005 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Organizer
Specializations
Epailea

Biographical details

Biography
Eibarko Elgeta kaleko jaiotetxean egin zituen bizitzako lehen 14 urteak, 1936ko gerra piztu arte hain zuzen; aita eskupetagina, Errepublikaren alde armagintzan aritzera joan zen Valentziara, eta ama eta lau anai-arrebak Bilbo, Arratia, Santander eta Gijon-etik barna ihesi ibili ondoren, Bordelerantz itsasoz zihoazela ontzia frankistek harrapatu eta El Ferrol-era eraman zituzten, eta handik atzera Eibarrera. Morteroak egiten hasi zen lanean eta, berehala, mekanika lanbideari heldu zion (OJMAR lantegia); egunez lana egin eta gauez joaten zen eskolara. Irakurle eta mendizale amorratua. Soldadutzan (Madril eta Burgos) jasandako euskaldunen kontrako irain eta mexprezuen aurkako erreakzio gisa erne zitzaion euskalzaletasuna, eta euskaraz bere kasa alfabetatzeari ekin zion. Imanol Berriatuaren Anaitasuna eta Jokin Zaitegiren Euzko Gogoan idatzi zituen bere lehen artikuluak (1950 hamarkada hasieran) eta euskal aldizkari gehienetan idatzi du geroztik (Euzko Gogoa, Olerti,Egan, Zeruko Argia, Jakin ...). Egan aldizkariko zuzendari izan zen (1983-89). Eibarko Ikastolaren sortzaileetakoa (1959). Euskaltzain urgazle izendatu zuten 1957an (Euskaltzaindiaren Lagunak mugimenduaren sortu zuen 1959an) eta euskaltzain oso 1964an; Euskaltzaindiako idazkari (1967-78) , Euskaltzainburuorde (1988-89) eta batzorde ekonomikoko arduraduna izan da. Euskal Autonomi Erkidegoko Ararteko (1989-1995) eta Europar Ombudsman Erakundeko buru izan da (1994-95).

Publications

Argitaratutako liburuak
Antzinako Eibar. Eibar, 1993
"Aurkibidea (1920-1979). Egilez eta gaiez", Euskera. Bilbo, 1980
Bidez. Donosta, 1981
"Dichos y hechos - Esanak eta eginak". Gasteiz, 1994
Elgueta con Anguiozar y Ubera. Donostia, 1975
Erromanikoa Euskal Herrian. Donostia, 1983
"Erronkariko kanten bilduma", Cuadernos de Etnograf
Escritores euskericos. Bilbo, 1968
"Euskal Artea", Lur eta gizon.
"Euskararen inguruan", Euskal Elerti 69. Bilbo-Donostia, 1969
Euskararen ostarteak. Donostia, 1998
"Existe-t-il un art basque?"
Eztenkadak. Zarautz, 1965
Giro Gori. Leioa, 1998
Gogoz. Donostia, 1978
Hegatsez. Zarautz, 1971 (Serafin Basaurirekin lankidetzan)
Jose Manterola. Donostia, 1985
Juan Antonio Mogel. Bere bizitza ta lanak. Zarautz, 1959
Landuz. Donostia, 1985
"Las artes del pueblo vasco", Euskalerria. Barcelona, 1987
Literaturaren inguruan. Donostia, 1980
Uhin berri. Donostia, 1969
Zirikadak. Zarautz, 1960
Ekoizpen oharrak
Gerra osteko diktadura garaian argitaraturiko artikulu gehienak ezizenez sinatzen zituen: Otsalar, J.Egiguren, Egigurendarra, Auñamendi, Kirolzale, Giovanni .. Alor asko landu ditu bere liburugintzan : hizkuntza, literatura (olerkia , ipuia , narazioa ...), etnologia, artea, umorea ...