Biographies - View details   To know more about this section

Egoitz Gorosterrazu

Personal details

Name
Gorosterrazu, Egoitz
Complet name and surname
Gorosterrazu Elizagoien, Egoitz
Birth
1992 Ituren + Ituren < Malerreka < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Ttikitatik bertsoarekin harremana izan du, osaba Bittor Elizagoien bertsolaria delako; haren final guztietan egona da Egoitz.
13 urterekin hasi zen bertsotan Alazne Untxalorekin, Iturenen.
2 edo 3 urte egin ondotik, Donezteben hasi zen, Estitxu Arozena irakasle zuela, Alazne Untxalo, Iker Gorosterrazu, Amaia Elizagoien, Maialen Belarra eta abarrekin. 2011an Arkaitz Goikoetxea irakasle zuela Oronotzen urte bat egin zuen, eta geroztik Bittor Elizagoien osaba irakasle duela dabil Oronotzen. Basogintza ikasketak ditu, eta gasolindegian dabil lanean.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Ez naiz ongi oroitzen, baina ustez 13 urterekin, Elizondoko San Franzisko ikastetxean eskolarteko sariketa batean izan zen nire lehen saioa.