Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Joanes Arrosagarai

Datu pertsonalak

Izena
Arrosagarai, Joanes (1949-1998)
Izen abizen osoak
Arrossagaray Haran, Joanes
Jaiotza
1949 Aintzila + Aintzila < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria
Heriotza
1998 Aintzila + Aintzila < Garazi < Baxenabarre < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertsolaria

Datu biografikoak

Biografia
Joanes Arrossagaray Aintzile (Baxenabarre) herrian sortu zen, Mentaberria baserrian. Aita, Domingo, bertako semea zen eta ama, Mariana, Jatsuarra.

Oinarrizko ikasketak eginik, goiz hasi zen lanean.
1977an esposatu zen, Aldude herriko eta Esnazu-Patxikoineko alaba den Mari Etcheverry-rekin. Lau haur ukan zituzten : Bernadette, Peio, Michel eta Elixabet.

Joanesek, etxean eta herrian ez ezik, atzerrian ere toki anitzetan lan egin zuen, sasoina egitera joana.

Lehen bertsuak 16 urterekin bota zizkion apezpikuari, baina 18 urte zituela Emile Larre eta Santos Belokik bultzatu zuten bertsotara. Euskal Herritik urrun ibili arren, bertsua beti gogoan harek.

Txapelketetaz kanpo zenbait biltzar, otordu eta saiotan kantatu baldin badu, gehienik bertsu idatzietan ari izan da aintzildar bertsularia, 2007an argitaratuak izan direnak.

Gazterik hil zen, 1998an, 49 urtetan. 2008ko uztailaren 6an omendua izan da bere sorterrian, oroitarria eraikitzearekin.

Bertsolaritzan lehen pausuak

Lehen plaza
Kanbo (1966): Xalbador, Mattin, Mixel Xalbador II, Xanpun, Ezponda

Txapelketak, sariketak eta lehiaketak

Eguneratutako informazioa "Txapelketak" pestainan aurkituko duzu.

Azken urteetako sariketa eta lehiaketen berri dagokien pestainetan aurkituko duzu.

Argitalpenak

Argitaratutako liburuak
ARROSSAGARAY, Joanes (1949-1998), Bihotz barneko solasak. Auspoa, 2007.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
Euskal Herriari ikus arte; Maitasun tronpakorra; Amodioaren ederra; Gaizki mintzo direnei; Bidarraiko basurdea; Artzainen galbarioa.