Biographies - View details To know more about this section
Pello Ayesta
Personal details
Bertsolarism
- Main specialization
- Organizer
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Gipuzkoako Bertsolari kanporaketa 1985 : antolatzaile (koordinazioa eta zuzendaritza)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1986 : antolatzaile (koordinazioa eta zuzendaritza)
Biographical details
- Biography
- Beasaingo San Maria kalean jaio zen 1944ko irailaren 23an. Ingeniaritza industriala ikasi zuen eta, Donostian kokatu zuen bulego propioa sorturik, ingeniaritza izan zuen lanbide erretiroa hartzea erabaki zuen bitartean.
Euskaltzaindiarekin adostasunera heldu ezinda, bertsolariek 1985ean Euskal Herriko Bersolari Txapelketa Nagusia antolatzeko egin zuten laguntza eskariari erantzun zienetakoa izan zen, bere hitzetan, bertsolaritzaz disfrutatzeko eta euskara hobetzeko, eta Bertsolari Txapelketa Nagusi hura antolatzeko eratu zen batzordeko kide izan zen hasiera-hasieratik. 1985eko udazkenean hasi (herrialdeetako kanporaketak) eta 1986ko martxoaren 23an Donostiako Anoeta Belodromoan amaitu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1985-86 izan zen emaitza.
Talde-lan zabal baten emaitza izan zen txapelketa hura: parte-hartzea irekia izatea zen baldintzetako bat eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako kanporaketak antolatu behar izan zuten (1985eko udazkena) fase nagusia burutu aurretik (1986ko negua); Nafarroan mugaz bi aldetako bertsolarien txapelketa antolatzen hasiak ziren ordurako, eta berau baliatu zen eremu horretako ordezkariak izendatzeko. Borondatezko lan-talde oso zabal batek hartu zuen parte horretan: herriz herriko saioen antolaketan, gai-jartzaile eta epaile lanetan, ekonomia baliabideak lortzen, propaganda eta publizitatea diseinatu eta bideratzen, etab. Tamaina horretako ekimen bat antolatzeko esperientziarik gabeko taldea zen hura, eta, beste batzurekin batera, Pellok hartu zuen antolakuntzaren gidaritza. Buru-belarri jardun zuten hilabete batzuetan, txapelketa hark lortu zuen arrakastari zimenduak jartzen: bere Donostiako Zarautz kaleko ingenieritza-bulegoan finkatu zen koordinazio gunea, eta handik bideratu zen lan eskerga haren zuzendaritza eta baliabideen kudeaketa. Hein oso handian berari zor zaio ere txapelketa haren finala Donostiako Anoetako Belodromoan antolatzeko ausardia.
Txapelketa arrakastatsua izan zen, bertsogintzaren aldetik zein antolakuntza aldetik. Kudeaketa on hark emandako izen on eta utzitako oinarri ekonomiko sendoaz baliatu ahal izan zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartea bere ibilbide berriari hasiera emateko. Norabide hau finkaturik, alboratu egin zen.
Donostian hil da 2025eko abuztuaren 18an eta, jaioterrian, Beasainen, datza.
