Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Pello Ayesta
Datu pertsonalak
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Antolatzailea
- Jarduerei buruzko azalpenak
- Gipuzkoako Bertsolari kanporaketa 1985 : antolatzaile (koordinazioa eta zuzendaritza)
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1986 : antolatzaile (koordinazioa eta zuzendaritza)
Datu biografikoak
- Biografia
- Beasaingo San Maria kalean jaio zen 1944ko irailaren 23an. Ingeniaritza industriala ikasi zuen eta, Donostian kokatu zuen bulego propioa sorturik, ingeniaritza izan zuen lanbide erretiroa hartzea erabaki zuen bitartean.
Euskaltzaindiarekin adostasunera heldu ezinda, bertsolariek 1985ean Euskal Herriko Bersolari Txapelketa Nagusia antolatzeko egin zuten laguntza eskariari erantzun zienetakoa izan zen, bere hitzetan, bertsolaritzaz disfrutatzeko eta euskara hobetzeko, eta Bertsolari Txapelketa Nagusi hura antolatzeko eratu zen batzordeko kide izan zen hasiera-hasieratik. 1985eko udazkenean hasi (herrialdeetako kanporaketak) eta 1986ko martxoaren 23an Donostiako Anoeta Belodromoan amaitu zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia 1985-86 izan zen emaitza. Tamaina horretako ekimen bat antolatzeko esperientziarik gabeko taldea zen hura, eta, beste batzurekin batera, Pellok hartu zuen gidaritza zamaren zati handientsuena. Buru-belarri jardun zen hilabete batzuetan, txapelketa hark lortu zuen arrakastari zimenduak jartzen: bere Donostiako Zarautz kaleko lan-bulegoan finkatu zen antolakuntzarako gunea, bere gain hartu zuen antolakuntzaren koordinazioa eta zuzendaritza, diru-iturrien bilaketa eta kudeaketa ardura, eta antolakuntzako beste hainbat alderdi. Hein ia erabatekoan berari zor zaio ere txapelketa haren finala Anoeta Belodromoan antolatzeko ausardia, eta arrakasta.
Txapelketa arrakastatsua izan zen, bertsogintzaren aldetik zein antolakuntza aldetik. Kudeaketa on hark emandako izen on eta utzitako oinarri ekonomiko sendoaz baliatu ahal izan zen Euskal Herriko Bertsolari Elkartea bere ibilbide berriari hasiera emateko. Norabide hau finkaturik, alboratu egin zen.
Donostian hil da 2025eko abuztuaren 18an eta, jaioterrian, Beasainen, datza.
