Biographies - View details To know more about this section
Urko Gartzia
Personal details
- Name
- Gartzia, Urko
- Complet name and surname
- Gartzia Aleman, Urko
- Birth
- 1993 Lekaroz + Lekaroz < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Navarre < Basque Country
Biographical details
- Biography
- 25 urterekin hasi zen Elizondoko Bertso Eskolan, 2018. urtean, Xabier Maia irakasle zuela.
Orain Bortziriko Bertso Eskolan dabil, Elizondoko Bertso Eskola bertan behera gelditu baitzen.
Haurtzaroan bertso zaletu zen, eskolan, Estitxu Arozenarekin, hura baitzuen irakasle. Zaletze horretan Xalbadorri jotako txistuak txalo bihurtu zitueneko Xalbadorren bertsoa izan omen zen gako.
Baraiñaingo Gaztetxean egin zuen lehen plaza, 2019. urtean, bertako kopla txapelketan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan 2021. urtean hartu zuen parte lehendabizikoz, eta final laurdenetaraino iritsi zen. 2023. urtekoan, aldiz, final erdietara ailegatu zen.
"Irati58" musika taldearen "6 de Abril" kantan kolaboratu zuen.