Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Urko Gartzia

Datu pertsonalak

Izena
Gartzia, Urko
Izen abizen osoak
Gartzia Aleman, Urko
Jaiotza
1993 Lekaroz + Lekaroz < Baztan < Baztan Ibarra < Iruñeko Merindadea < Nafarroa < Euskal Herria

Datu biografikoak

Biografia
25 urterekin hasi zen Elizondoko Bertso Eskolan, 2018. urtean, Xabier Maia irakasle zuela.
Orain Bortziriko Bertso Eskolan dabil, Elizondoko Bertso Eskola bertan behera gelditu baitzen.
Haurtzaroan bertso zaletu zen, eskolan, Estitxu Arozenarekin, hura baitzuen irakasle. Zaletze horretan Xalbadorri jotako txistuak txalo bihurtu zitueneko Xalbadorren bertsoa izan omen zen gako.
Baraiñaingo Gaztetxean egin zuen lehen plaza, 2019. urtean, bertako kopla txapelketan. Nafarroako Bertsolari Txapelketan 2021. urtean hartu zuen parte lehendabizikoz, eta final laurdenetaraino iritsi zen. 2023. urtekoan, aldiz, final erdietara ailegatu zen.
"Irati58" musika taldearen "6 de Abril" kantan kolaboratu zuen.