Biographies - View details   To know more about this section

Jose Mari Larrañaga Odriozola "Larrumeko Markesa"

Personal details

Name
Larrañaga Odriozola, Jose Mari "Larrumeko Markesa"
Complet name and surname
Larrañaga Odriozola, Jose Maria
Birth
1870 Azkoitia + Azkoitia < Urola Kosta < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertsolaria

Biographical details

Biography
Azkoitiko Kukuerri bailarako Larrumeundi baserrian jaio zen 1870eko irailaren 20an. Antonio Zavalak "Azkoitiako zenbait bertsolari" liburuan (Auspoa 95-96) jaso zituen lehen testigantzak, eta Laxaro Azkunek egindako "Martin Larrañaga Guridi (Larrumeaundi)" iker-lanari esker osatu ahal izan da biografia hau.

Garaia kontuan izanik, ez da harritzekoa bere bertso emariaren testigantza askorik ez izatea. Batzu-batzuk ahoz aho gorde izanak, ordea, bertsolari aitortza egiten diote. Bera ez ezik bertsolari sena zutenak ziren haren anaietako bat eta baita semea ere, Martin izenekoak biak: anaia Martin Larrañaga Odriozola eta seme Martin Larrañaga Guridi "Larrumeko Martin". Jasotzen dira horren testigantzak Laxaro Azkuneren lanean, eta aipamenen bat Antonio Zavalaren lanean.

Auzoko emakume batek jarri izan behar zion "Markesa" izengoitia, hala jasotzen da Antonio Zavalaren lanean. Larrumeko Markesa bezala ezagutu omen zen orduz gero.



Other works

Bat-bateko bertso ezagunenak
Iltzera zijoala, bertso au kantatu omen zuan Sokiñek :

Abixuka ai zaizkit
beste mundutikan:
ia zertan naguen
emen alperrikan;
biraje luzia ta
ni're bakarrikan,
juteko gogorik ez
daukat oraindikan!

OHARRA: bertso hau Jose Mari Larrañaga Odriozola "Larrumeko Markesa"rena dela diote honen sendikoek. Antonio Zavalak ere jaso zuen honen bertsioa, handik urte askotara ia hitzez hitz errepikatzen dutena Larrumeaundiko oinordekoek:

Azkoitia'ko Larrume-aundi baserriko etxekojaunak beste onela eman zidan:

Oska ari zaizkit
beste mundutikan,
ia zertan naguan
emen alperrikan;
birerik jakiñ ez ta
nago bakarrikan;
oaindik abiatzeko
eztet gogorikan.

Bigarren puntua "aber zertan nagoen ..." esanez kantatzen dute oinordekoek Laxaro Azkuneren ikerlanak (2023) jasotzen duenez.

Larrume'ko Markesa ta Koxkola bertsotan ari ziran bein batean. Garai artan gizon asko zan bertso-pare bat botatzen zekiana, eta auek ere bai. Zoritxarrez, ez dizkigute bertsoak osorik eman; Larrume'ko Markesak errematea onela zuan bertsoa kantatu zion Koxkolari:

"batere etzat neri gustatzen
gaztain gabeko koxkolik"

Ta Koxkolak bukaera onela zeukan bertso batez erantzun zion:

".. ... .. .. ..
ezta nei ere titulo gabeko markesik".