Biographies - View details   To know more about this section

Fermin Imaz

Personal details

Name
Imaz, Fermin
Complet name and surname
Imaz Etxeberria, Juan Fermin
Birth
1879 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country
Death
1929 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Bertso-jartzailea
Specializations
Bertso-paper saltzailea

Biographical details

Biography
1879an jaio zen Donostian. Gurasoak Jose Frantzisko alegiarra eta Maria Felipa tolosarra izan zituen. Aiton-amonak Ataun, Alegia, Amezketa eta Altzakoak. Senide bakarra izan zuen Bizenta arreba, bera baino zaharragoa.

Juana Otegirekin ezkondu zen. Arrantzan aritzen zen, eta garaia ez zenean ikatza deskargatzen Donostiako kaian. Lasartera eta inguruko herrietara arrain saltzera ere joaten zen emaztearekin batera. Arrain guztia saldu ondoren, sagardotegira joaten zen, bertso-paperak saldu, sagardoa edan eta bertsotara. Bertsoak jarri, paperean inprimatu eta kalean saldu egiten omen zituen. Kantatzeko eztarri aparta omen zeukan.

Txirritaren oso laguna, Santo Tomas egun batean, Antzoki Zaharreko saioa zela eta, eztabaida handia izan zuten.

Informazio iturriak:
- Fermin Imaz. Bertso guziak. Auspoa, 24
- Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak. Auspoa, 63-64. 55 or.

Other works

Bertso jarri ezagunenak
"Txirritarekiko haserrea"