Biografiak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Fermin Imaz

Datu pertsonalak

Izena
Imaz, Fermin
Izen abizen osoak
Imaz Etxeberria, Juan Fermin
Jaiotza
1879 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Heriotza
1929 Donostia + Donostia < Donostialdea < Gipuzkoa < Euskal Herria

Bertsolaritzan

Jarduera mota nagusia
Bertso-jartzailea
Jarduerak
Bertso-paper saltzailea

Datu biografikoak

Biografia
1879an jaio zen Donostian. Gurasoak Jose Frantzisko alegiarra eta Maria Felipa tolosarra izan zituen. Aiton-amonak Ataun, Alegia, Amezketa eta Altzakoak. Senide bakarra izan zuen Bizenta arreba, bera baino zaharragoa.

Juana Otegirekin ezkondu zen. Arrantzan aritzen zen, eta garaia ez zenean ikatza deskargatzen Donostiako kaian. Lasartera eta inguruko herrietara arrain saltzera ere joaten zen emaztearekin batera. Arrain guztia saldu ondoren, sagardotegira joaten zen, bertso-paperak saldu, sagardoa edan eta bertsotara. Bertsoak jarri, paperean inprimatu eta kalean saldu egiten omen zituen. Kantatzeko eztarri aparta omen zeukan.

Txirritaren oso laguna, Santo Tomas egun batean, Antzoki Zaharreko saioa zela eta, eztabaida handia izan zuten.

Argitalpenak

Argitaratugabeak eta azterlanak
Fermin Imaz. Bertso guziak. Auspoa, 24 / Juan eta Pello Zabaleta bertsolariak. Auspoa, 63-64. 55 or.
Ekoizpen oharrak
Kantari egokia. Napar jotak ere berdin kantatzen zituena. Lasarterako joera handia omen zuen. Arraina saltzera joaten zen. Zaldi koxkor bat karruarekin. Turuta joz. Arraina eta bertso-paperak.

Beste lanak

Bertso jarri ezagunenak
"Txirritarekiko haserrea"