Biographies - View details   To know more about this section

Iker Iriarte Iribar

Personal details

Name
Iriarte Iribar, Iker
Complet name and surname
Iriarte Iribar, Iker
Birth
1984 Alegia + Alegia < Tolosaldea < Gipuzkoa < Basque Country

Bertsolarism

Main specialization
Gai-jartzailea
Specializations
Presenter
Bertso irakaslea
Bertso-jartzailea
Herri-bertsolaria
Jarduerei buruzko azalpenak
Gai-jartzaile eta aurkezle:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2007; 2011; 2015; 2019 (talde koordinatzailea); 2024
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2013; 2017
Beterriko Bertsolari Txapelketa: 200; 2009; 2010
Pello Errota saria (Tolosaldea): 2018
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2021
Kulturartea. Europa bat-batean girotze saioak: 2016
Bertsolari:
(H)arituz Herriarteko Txapelketa: 2014
Alegiko jai alternatiboetako saioa.
Bertso-jartzaile:
Bertsoak idazteko zaletasuna du. "Ustukoixkiu" CDan argitaratuak dira zabalduenak.
Bertso-irakasle:
Alegian (2008-2012 ) eta Lazkaon (2008-2009)

Biographical details

Biography
Alegian (Gipuzkoa) jaio zen 1984ko abuztuaren 26an. Ingeles Irakasletza ikasketak amaitu ondoren (EHU, Donostia) irakasle lanetan aritu zen hiru urte. Bidai antolatuetako gidari lanetan hasi zen gero eta hori du lanbide nagusia. Zaldibian bizi da.

Alegiako San Juan ikastetxean zebilela hasi zen bertsoarekin jolasean; Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bertso-paperen alorrean aipamena jaso zuten 10-12 urte tarteko lau gaztetxoetakoa izan zen 1996an. Alegiko Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldea osatu zutenetakoa izan zen gero. 2007an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hasi zen gai-jartzaile, aurkezle eta gai-emaile lanetan. Orduz geroz antolatutako Gipuzkoako txapelketetako eta Euskal Herriko Betsolari Txapelketa Nagusi batzuetako gai-jartzaile taldeko kidea izan da; 2024ko Gipuzkoako Txapelketako finaleko gai-emaile lank egiteko ardura izan du. Horiez gain, hainbat sariketa eta eskualde mailako txapelketetan aritu da langintza horretan, eta baita plazaz-plaza ere, urtean zazpi-zortzi saiotan.

Bertsolari gisara jarduten da, bat-batean zein jarriz: "neure burua bertsolari ere kontsideratzen dut" dio berak. (H)arituz Herriarteko txapelketan kantatu zuen, eta Alegiko festetan jai alternatiboetan antolatzen den bertso saio herrikoian kantatzen duen bertsolarietakoa da. Zazpi Astoren Gainean taldeak argitaratu zuen Ustukoxkiu! CDan (2010) hiru sortak dute bere sinadura.

(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da, eta bertso-eskoletako irakasle ere izan da hainbat urtetan.

First steps in bertsolarism

Lehen plaza
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2007: gai-jartzaile, gai-emaile eta aurkezle.

Publications

Argitaratutako grabazioak
Ustukoixkiu. Zazpi Astoren Gainean. Alegia, 2010

Other works

Bertso jarri ezagunenak
Gu. Ustukoixkiu. Zazpi Asoren Gainean. Alegia, 2010
Zu. Ustukoixkiu. Zazpi Asoren Gainean. Alegia, 2010
Heldu eskutik. Ustukoixkiu. Zazpi Astoren Gainean. Alegia, 2010