Biografiak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Iker Iriarte Iribar
Datu pertsonalak
- Izena
- Iriarte Iribar, Iker
- Izen abizen osoak
- Iriarte Iribar, Iker
- Jaiotza
- 1984 Alegia + Alegia < Tolosaldea < Gipuzkoa < Euskal Herria
Bertsolaritzan
- Jarduera mota nagusia
- Gai-jartzailea
- Jarduerak
-
Aurkezlea Bertso irakaslea Herri-bertsolaria - Jarduerei buruzko azalpenak
- Gai-jartzaile eta aurkezle:
Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa: 2007; 2011; 2015; 2019 (talde koordinatzailea); 2024
Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusia: 2013; 2017
Beterriko Bertsolari Txapelketa: 200; 2009; 2010
Pello Errota saria (Tolosaldea): 2018
Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketa: 2021
Kulturartea. Europa bat-batean girotze saioak: 2016
Bertsolari:
(H)arituz Herriarteko Txapelketa: 2014
Alegiko jai alternatiboetako saioa.
Bertso-irakasle:
Alegian (2008-2012 ) eta Lazkaon (2008-2009)
Datu biografikoak
- Biografia
- Alegian (Gipuzkoa) jaio zen 1984ko abuztuaren 26an. Ingeles Irakasletza ikasketak amaitu ondoren (EHU, Donostia) irakasle lanetan aritu zen hiru urte. Bidai antolatuetako gidari lanetan hasi zen gero eta hori du lanbide nagusia. Zaldibian bizi da.
Alegiako San Juan ikastetxean zebilela hasi zen bertsoarekin jolasean; Gipuzkoako Eskolarteko Bertsolari Txapelketan parte hartu zuen, eta bertso-paperen alorrean aipamena jaso zuten 10-12 urte tarteko lau gaztetxoetakoa izan zen 1996an. Alegiko Zazpi Astoren Gainean bertsozale taldea osatu zutenetakoa izan zen gero. 2007an, Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan hasi zen gai-jartzaile, aurkezle eta gai-emaile lanetan . Orduz geroz antolatutako Gipuzkoako txapelketetako eta Euskal Herriko Betsolari Txapelketa Nagusi batzuetako gai-jartzaile taldeko kidea izan da. Horrez gain, hainbat sariketa eta eskualde mailako txapelketetan aritu da langintza horretan, eta baita plazaz-plaza ere, urtean zazpi-zortzi saiotan.
Bertsolari gisara jarduten da, bat-batean zein jarriz: "neure burua bertsolari ere kontsideratzen dut" dio berak. (H)arituz Herriarteko txapelketan kantatu zuen, eta Alegiko festetan jai alternatiboetan antolatzen den bertso saio herrikoian kantatzen duen bertsolarietakoa da. Zazpi Astoren Gainean taldeak argitaratu zuen Ustukoxkiu! CDan (2010) hiru sortak dute bere sinadura.
(H)arituz Tolosaldeko Bertsozaleen Elkarguneko kidea da, eta bertso-eskoletako irakasle ere izan da hainbat urtetan.
Bertsolaritzan lehen pausuak
- Lehen plaza
- Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa 2007: gai-jartzaile, gai-emaile eta aurkezle.
Argitalpenak
- Argitaratutako grabazioak
- Ustukoixkiu. Zazpi Asoren Gainean. Alegia, 2010
Beste lanak
- Bertso jarri ezagunenak
- Gu. Ustukoixkiu. Zazpi Asoren Gainean. Alegia, 2010
Zu. Ustukoixkiu. Zazpi Asoren Gainean. Alegia, 2010
Heldu eskutik. Ustukoixkiu. Zazpi Asoren Gainean. Alegia, 2010