Library - View details   To know more about this section

Bertsolari txapelketen distortsioak : lehia arautua komunikazioaren kaltetan = Distortions by Bertsolari competitions : communication deteriorated by regulated dispute

Article: Basque. Online Library collection
Author(s)
Matxain Iztueta, Kepa
Title
Bertsolari txapelketen distortsioak : lehia arautua komunikazioaren kaltetan = Distortions by Bertsolari competitions : communication deteriorated by regulated dispute / Kepa Matxain Iztueta
In
Gogoa, 21, 2020, 1-27
Subjects
Bertsolaritza
Content
Testu osoa
Type of material
Article
Eduki mota
Research
ISBN / ISSN
1577-9424
Notes
Bibliografia: 25-27 or.
[EU] 90eko hamarkadatik egundaino bertsolaritzaren kategorizazioaz gogoetatu dutenen artean agerikoa da kontsentsua: bertsoa komunikazio-ekintza da, batez ere. Bertsolariak ingurukoekin komunikatu nahi du, bertsokidearekin bezainbat entzuleekin, eta, era berean, ingurukoen erreakzioak zuzenean eragiten dio bertsolariari. Hortik iragankortasuna: une jakin batean toki jakin batean gertatzen da bertsoaren ekintza, eta behin komunikazio zuzen hori gauzatutakoan, betiko desagertzen da. Bertsolari-txapelketak fenomeno aski berriak dira, bai behintzat egun nagusi den formatuan. 1935eko Bertso Gudua izan zen egungo Txapelketa Nagusien aurrekaria ezarri zuena, bertso-mundutik kanpoko eragileek antolatua, bertsoaz oso bestelako interesek bultzaturik –gerraurreko kultur eliteek bertsolaritzara jo zuten euskara eta euskal “espiritua” pizteko asmoz–. 80ko hamarkadatik aurrera egonkortu egin dira bertsolari-txapelketak, eta, egun, bertso-munduko ekitaldi pisutsuenak bilakatu dira, bai ikusgarritasun aldetik, bai sinbolikoki ere. Baina lehia arautua jokoan sartzean, hainbat distortsio gertatzen dira bertsoak hain berezko duen komunikazio-dimentsioan.

[EN] There is a broad consensus on the categorization of bertsolaritza (improvised spoken verse-making) since the 90s: the verse (bertsoa) is above all a communicative act. The verse-makerwants to communicate with herenvironment, both with herverse-partner and with the listeners, and, at the same time, she is affected by the reaction inthatenvironment. The verse is ephemeral: the act of the bertso takes place at a specific moment in a specific place. Once this communicative act has been carried out, it disappears forever. Bertsolari competitionsare a fairly new phenomenon, at least in theircurrent format. The antecedent of current National Championships was the Battle of Bertsos in 1935, organized by agents outside the verse-making world and driven by outside interests –prewar cultural elites used verse-makingto romote Basque language and Basque national “spirit”. Verse-making competitionshave stabilized since the 80s, and are currently the most significant events in the verse-makinguniverse, both for their level of visibility and their symbolic level. But when regulated disputescome into play, some distortions arise in the communicative dimension essential to verse-making.
1. Sarrera ...2
2. Txapelketa: inertzia ala beharrezko tresna? ...4
3. Nori kantatzen zaio txapelketan? ...10
3.1. Publikoak entzun nahi duena kantatzea (kontsentsu kulturala) ...10
3.2. Epaileek entzun nahi dutena kantatzea (bertsoaren poetizazioa) ...12
4. Amurizaren aldaketa estetikoa ...15
4.1. Amurizari kritikak: bertsoantzezleak eta puntulariak ...19
5. Ondorioak ...22
5.1. Teknifikazioa ...22
5.2. Espektakularizazioa ...23
5.3. Neutralkeria ...23
5.3.1.Poetikakeria ...
5.4.Azken ondorioak ...25
Erreferentziak ...25