Library - View details To know more about this section
Neska bertsolari izatetik plazandre izatera : Bilbo Handiko emakume bertsolarien motibazio eta oztopoak

- Author(s)
- Irastorza Hernández, Zuriñe
- Title
- Neska bertsolari izatetik plazandre izatera : Bilbo Handiko emakume bertsolarien motibazio eta oztopoak / Zuriñe Irastorza Hernández.
- Publication
- Bilbo: , 2022-05-21
- Subjects
- Bertsolaritza ; Bilbo
- Other authors
- Deustuko Unibertsitatea
- Physical description
- 61 or. : graf.
- Type of material
- Document
- Localization
- XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- Eduki mota
- Bachelor's Degree
- Notes
- Deustuko Unibertsitateko Gradu Amaierako Lana.
Azalean: Deusto, Gizarte eta Giza Zientzien Fakultatea, Euskal Hizkuntza eta Kulturako Gradua, Gradu Amaierako Lana.
Bertso-eskoletako neska eta mutilen matrikulazio kopurua nahiko parekatua da: mutil beste neska daude bertso jarduna ikasten. Plazan ordea, datuek errealitate bat azaleratzen dute: emakume baino gizon askoz gehiago daude. Bertsolarien jatorriari erreparatuta, bestalde, gutxi dira Bilbon edota Bilbo Handiko udalerriren batean jaio eta ospe handia dutenak. Bi irizpide horiek bateratuz, generoa eta jatorria, ikerketa-lan honek Bilbo Handiko emakume bertsolariek bertso-munduan egiten duten ibilbidea aztertzea du helburu. Alegia, jakinda zeinen tarte handia dagoen bertso-eskoletako eta plazetako parte-hartze mailaren artean, hutsune horren arrazoiak bilatu nahi dira; alegia, Bilboko neska bertsolariak bertso-eskolatik plazara egin beharreko prozesuan ze oztopo eta motibazio dituen jaso nahi da. Horretarako, metodologia kuantitatiboa eta kualitatiboa, biak ala biak, apliakatu dira. Lehenari dagokionez, lehenik eta behin zenbait bertso-eskoletako matrikulazio datuetan oinarrituta, galdetegia betetzeko eskatu zaie 26 emakumezkori; erantzun duten 15 emakumeren datuekin euren ibilbidean dituzten oztopo eta motibazioak identifikatu eta zenbatu ahal izan dira. Ondoren, atal kualitatiboari erreparatuta, bi eztabaida-saio eta hainbat banakako elkarrizketak antolatu dira; atal kualitatibori esker, 15 emakumeen esperientzen berri jaso dugu. Erantzunek adierazten dutenez, galdetegia erantzun duten hamabost emakume horietatik, hamarrek bertso-eskolara joateari eta plazan kantatzeari utzi diote; soilik bostek jarraitzen dute gaur bertso-eskolan eta bat-bateko bertsolaritzan. Uzten dutenek, gainera, adin tarte berean utzi ohi dute: nerabezaroan. Bertso jardun publikoan jarraitzera edo, kontrara, bertso jardun publikoa uztera zerk motibatu dituen galdetu zaienean, Bilbo Handiko bertsolariez ari garela, erabakia baldintzatzen duten zenbait faktore agertu dira: lehenik, nerabezaroan ematen diren aldaketa fisikoek eta psikologikoek bertsolariak bere buruarekiko duen konfiantza desager dadin eragiten dute; ondoren, bertsolariak euskara menperatzeko izan duen modua eta tokian-tokiko aldaera baten ezagutza duen ala ez faktore erabakigarriak dira bertsolari bilbotarrak oholtza gainean kantatzen jarrai dezan; azkenik, eta
plazetan jarraitzera begira, inguruak emakume taldeak bertsolariari eskaintzen dion babesa berebizikoa da.
Hitz-gakoak: Bertsolari | Bilbo Handia| bertso-eskola | aldaera
plazetan jarraitzera begira, inguruak emakume taldeak bertsolariari eskaintzen dion babesa berebizikoa da.
Hitz-gakoak: Bertsolari | Bilbo Handia| bertso-eskola | aldaera
Sarrera …1
2. Gaia eta helburuak …2
3. Marko teorikoa …3
3.1. Euskal literaturaren izate subalternoa eta bertsolaritza …3
3.2. Genero ikuspegia, literatura eta euskal nazioa …6
3.3. Euskalkirik gabeko euskaldunaren legitimotasuna …9
3.4. Emakumezko bertsolaritzaren loraldia …13
3.4.1. Bertsolaritzaren modernizazioa …13
3.4.2. Bertso-eskolak: bertsoaren demokratizatzaile …14
3.4.3. Genero kontzientzia hartzea …15
4. Metodologia …18
4.1. Azterketa kuantitatiboa …18
4.1.1. Bertso-eskoletako matrikulazio datuak …18
4.1.2. Galdetegia …19
4.2. Azteketa kualitatiboa …21
4.2.1. Eztabaida-taldeak …21
4.2.2. Banakako elkarrizketak …23
5. Azterketaren emaitzak …24
5.1. Bilbo Handiko bertso-eskoletako neska bertsolariaren profila …25
5.2. Bertso-eskolatik plazarako faktoreak …26
5.2.1. Bertso-eskolatik plazarako faktoreak: oztopoak …27
5.2.1.1. Segurtasun falta …30
5.2.1.2. Testuinguru soziolinguistikoa eta euskararen aldaera …31
5.2.2. Bertso-eskolatik plazarako faktoreak: motibazioak …33
5.2.2.1. Bertso-eskola: bertsolaritzaz haratago …35
5.2.2.1.1. Elementu gizarteratzaileak eta egituratzaileak …36
5.2.2.1.2. Bertso-eskola, euskararen eta euskalduntasunaren osagarri …37
5.2.2.2. Taldea: bertsolariaren inguruko emakumeen sarea …38
6. Ondorioak …39
7. Bibliografia …42
8. Eranskinak …46
1. Eranskina. Bilbo Handiko bertso-eskolak eta euskaldun ehunekoa udalerrika ...46
2. Eranskina. Bilboko bertso-eskoletako matrikulazio datuen bilakaera …47
3. Eranskina. Deustuko Elorri Bertso-Eskolako matrikulazio datuak …51
4. Eranskina. Trapagarango Kilika Bertso-Eskolako matrikulazio datuak …52
5. Eranskina. Ikerketa-lan honetarako jaso diren bertso-eskolen datuak …52
6. Eranskina. Galdetegiko partaideen profilaren datuak …52
7. Eranskina. Azterketa kuantitatiboko galdetegia …53
8. Eranskina. Azterketa kualitatiboko eztabaida-taldeetarako gidoia …59
9. Eranskina. Azterketa kualitatiboko banakako elkarrizketetarako gidoia …60