Library - View details   To know more about this section

Gelditu da denbora

Audio: Basque. Bibliographic reference
Author(s)
Kaserna
Title
Gelditu da denbora / Kaserna ; Bittor Meabe, bateria, perkusioa ; Urtzi Moreno, baxua, ahotsak ; Iker Arana, gitarra, ahotsak ; Beñat Armentia, teklatuak, sintetizadoreak ; Kimodoundz, dj-a, ahotsak ; Mikel Fernandez 'Efe', saxofoia ; Markel Fuentes, ahots nagusia, koruak.
Publication
Taupaka, 2021
Subjects
Freestyle Rap
Physical description
1 disko (CD-DA) : estereo ; 12 cm
Type of material
Audio
Gelditu Da Denbora Kasernak 2021ean aurkezten duen bere lehen erreferentzia da. Azken urteetan kanta berriak sortzen ibili ondoren, 2020 urte amaieran diska grabatu eta orain bizkaitar hauen proiektu eta lan berria aurkezteko unea heldu da.
Ohiko rock formazioarekin batera (bateria, gitarra ta baxua), saxoaren melodiak, DJ skratxak, sintetizadoreak eta ahots rapeatu zein melodikoak nahasten dira Gelditu Da Denbora lanean. Rock eta hip hopa oinarri hartuta, estilo desberdinak agertzen dira kantuetan, reggae, funk edo elektronikaren pintzelada batzuk, esaterako. Testuetan gai desberdinak jorratzen dira taldekideen kezka eta sentipenak adieraziz; batzutan gai politiko eta sozialen gaineko salaketa eta aldarrikapenak eginez, eta bestetan, bizipoza ematen dieten esperientziak goraipatuz. Nagusiki euskaraz eta gazteleraz abestu arren, testuetan alemana eta inglesezko lerroak ere topatuko dituzue, kolore eta ñabardura asko dituen lan baten aurrean gauden seinale.