Library - View details To know more about this section
Utzi azalari

- Author(s)
- Axpi
- Title
- Utzi azalari / Ainara Azpiazu Aduriz.
- Publication
- Dobera, 2022
- Type of material
- Book
- Localization
- XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
- ISBN / ISSN
- 978-84-09-44074-0
Aurreko Bertsolari Txapelketa Nagusian, 2017an, bertso gogoangarriak kantatu zituen Maialen Lujanbiok Irungo finalaurrekoan. Kartzelako ariketan «Dena ondo zihoan argia piztu den arte» gaiari erantzunez, harridura eta zirrara sorrarazi zizkien bertan zen publikoari zein ondoko egunetan Internet eta telebista bidez zabaldu zen bideo birala ikusteko aukera izan zutenei. Horietariko bat izan zen Jexux Eizagirre, eta hunkituta, bertso horiek zuten potentzialaz jakitun, istorio bat sortzeko proposamena egin zion Ainara Azpiazu Axpiilustratzaile eta komikilariari. Egun hartan piztu zen txinpartaren emaitza da "Utzi azalari" nobela grafikoa, Hernaniko Dobera euskara elkartearen bitartez argitaratu dena. Gau bateko sexu enkontrua deskribatu bazuen Lujanbiok, pertsona ez-bitar baten bizipenetik kontatua, Axpi-k arnasa luzeagoa eman dio istorioari. Izan ere, bertsoak oinarri baditu ere, nobela grafikoa ez da soilik eszena horretara mugatzen, eta, hala, pertsonaiak gehitu eta bakoitzari berezko ibilbide eta ezaugarriak eman dizkie. Aurretik bertsolariak sortutakoa bere horretan beste diziplina batera lekualdatzea. Iturria: Majuelo, I. (2022-12-18). Konplexutasuna azalera. Berria.