Library - View details   To know more about this section

Txapelketako bertso doinuak [2005] : hirurogeita bat doinu

Audio: Basque. Online Library collection
Title
Txapelketako bertso doinuak [2005] : hirurogeita bat doinu / hautaketa eta grabaketa, Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Publication
Bertsolari Aldizkaria, 2006
Subjects
Bertsolaritza
Content
Entzuteko
Other authors
Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Physical description
1 disko (CD-DA) (ca. 67 min.)
Type of material
Audio
Eduki mota
Bertso collection
1. Abiatu da bere bidean. 10eko handia. Sortzailea: J. Tapia. Bertsolaria: M. Mendizabal. Saioa: Txapelketa Nagusia 1997. Donostia 1997-12-14. Ariketa: Hasierako agurra.
Abiatu da bere bidean
azken txanparen gurdia
orain hasi ta iluntzera arte
dago kilometro pila
zuek eta gu guztiok gatoz
asmo berdintsuen bila
historiaren memorirako
egun hau gerta dadila
Belodromo hau dagoen bezain
haundi eta borobila. (bis)

2. Agurtzen ditut maiteminakin. 8ko handia. Sortzailea: Kaxiano. Bertsolaria: M. Telleria. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Gernika 1989-12-03. Ariketa: Hasierako agurra.
Ez dakit nola eta zertara
Gernika aldera gatoz
ikusten danak ematen digu
hainbat umore eta poz
eta zuek´e animo onak
hortik txalo gogotik joz
erantzuteko etorri gera
bihotz barrenetik asmoz
ahal bada behintzat erantzuteko
gure kantu eta bertsoz.

3. Aita izena kanta beharrak. 10eko handia. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X. Amuriza . Noiz Saioa: Txapelketa Nagusia 1980. Donostia 1980-01-06. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Aita izena kanta beharrak
jarri dit bihotza bero
aukera eder hau izango zenik
ez nuen hemen espero
preso nengoen Zamoran eta
han gelditu ia ero
joan nintzen ta bertan nengola
aita hil zitzaidan gero
nahiago nuke edozer baino
hemen bizirik balego. (bis)

4. Albizturtikan Bidaniraino. 10ko txikia. Bertsolaria: M. Telleria. Saioa: Txapelketa Nagusia Azpeitia 1989. Azpeitia 1989-11-26. Ariketa: Hasierako agurra.
Albizturtikan Bidaniraino
Urrakitik Azpeitira
zalantza batez gelditu eta
handik egon naiz begira
neure kasaka esaten nuen:
«Hobe dek joan mendira,
behintzat aurretik hitza emanda
gaur hire zain ez balira ... »
baina aukera ez dago noiznahi
joateko holako tokira
hainbat entzule ta bertsolari
on eman duen herrira.

5. Ama alabak daude / Tomas dantzari ederra. 10eko handia. Bertsolaria: Xalbador II. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Sara 1986-02-09. Ariketa: Hasierako agurra.
Frantsesek zikindu nahi
gure itsasoa,
espainolek apurtu
nahi gure basoa,
erdian mugatako
jarriz Bidasoa
bainan gurea degu
Euskadi osoa.

6. Amodioa gauza tristea. 10eko handia. Sortzailea: T. Artola. Bertsolaria: J. M. Narbaiza. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Tolosa 1986-03-09. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Gazte denbora ez nun igaro
urri edo elbarria
festarik festa pasatu nuen
kantari Euskal Herria
baina urteak aurrera doaz
hirurogei ditut ia
bakardadean bizi naiz eta
gogortu zaida gerria
laguntasunik ez det albuan
hauxen da penagarria.

7. Anderea gorarik / Ezkotairanea / Dama ederra. 8ko txikia. Bertsolaria: A. Sarasua. Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Eibar 1993-12-05. Ariketa: Hasierako agurra.
Garraztasunik badu
bertsoen eztiak
Iparraldean daude
amets garestiak
gogoan ditu nire
lehen abestiak
etorri ezinik gelditu diran guztiak.

8. Animoak ta eupadak / Hau hots ene hau hots ene! 16ko klasikoa. Herrikoia. Bertsolaria: M. Lujanbio. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Barakaldo 2005-12-18. Ariketa: Bakarkako lana.
Animoak ta eupadak
luzatu elkarrena
ta oholtzara gindoazen
eskaileran barrena
saioan eman nahi gendun
bakoitzak ahal zuena
baina Donostin izan nun
alderdirik txarrena. (bis)
Gaur heldu da galdu nuen
finalerako trena
hor doaz bertsolariak
Elortza da aurrena
ze emozio, ze tentsio
finalak dakarrena
pena ni izan nintzela
bederatzigarrena. (bis)

9. Arratsalde on eta muxu bat / Beñatena. 12ko handia. Sortzailea: B. Atorrasagasti. Bertsolaria: X. Silveira. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Lekunberri 2005-10-09. Ariketa: Bakarkako lana.
Arratsalde on eta muxu bat
hasi da txapelketaren
eromena den gora beheraren
irrispil ispilu garden
Beñaten doinu honekin hasi
behar dut saioa zeren
aurrera egin nahi nuke baina
ez dakit seguru ahal den;
eta zu ttiki Beñat nahiz eta
ia ez dakidan non zauden
ea gaur denek jakiten duten
nor ginen eta nor garen. (bis)

10. Arratsalde on lehendabizitik / Amaitu degu meza santua. 8ko handia. Sortzailea: Kaxiano. Bertsolaria: S. Lizaso. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Donostia 1989-12-17. Ariketa: Hasierako agurra.
Arratsalde on lehendabizitik
entzule zahar ta gazte
zuek patxaran, gu urduriak
badago nahiko kontraste
milagrorikan egiterikan
nik behintzat gaur ez det uste
gutxinez ere egingo al det
bazkalaurretik hainbeste! (bis)

11. Azken arnasa eman nahi nuke. 10eko handia. Sortzailea: B. Lertxundi. Bertsolaria: J. Maia. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Barakaldo 2005-12-18. Ariketa: Hasierako agurra.
Eztul batean pasatu zaigu
lau urtetako arnasa
pasatu dira hilak, biziak
pasa dira mila gauza
arratsalde on ederrenetan
ederrena zauden plaza
nahiz pasa hitza zein den jakiten
ez den batere erraza
nik dakizkidan hitz ederrenak
nahi nizkizueke pasa.

12. Batzutan da argia. 10eko txikia. Bertsolaria: A. Egaña. Saioa: Txapelketa Nagusia 1997. Donostia 199712-14. Ariketa: Hitza emanda.
Batzutan da argia
besteetan iluna
batzutan pilakoa
besteetan astuna
kanpotik ilea du
barruan garuna
lepo gainean denok
daukagun laguna
gehiegik gutxiegi
erabiltzen duna.

13. Begira nago jarria beraz. Neurri luzekoa. Sortzailea: I. Urbieta. Bertsolaria: A. Egaña. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Bilbo 1986-03-16. Ariketa: Bakarka.
Begira nago jarria beraz
zeru erditik mundura
Bilbokaldeak sortu du nere
barrunpe hontan ardura
kez estalia ikusitzen det
hiri haundien modura
hori da zatar itxura. (bis)
Zalantzan nago oraindik ere
petroliua den hura
hurbildu eta konturatu naiz
dala Nerbioiko ura. (bis)

14. Beraz psikiatrek gaur egunean. 10eko nagusia. Sortzailea: G. Sarasola. Bertsolaria: Etxabe. Saioa: Nafarroako Txapelketa 2004. Lesaka 2004-03-28. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Beraz psikiatrek gaur egunean
lan faltarikan ez dute
erlojuaren menpe gaude ta
beti lasterketen truke
zeinek gehiago ta azkarrago egin
izanik hainbat bertute
bide zuzena hau litzakeenik
benetan nik ez dut uste
baino hala ere sozietatean
denak korrika diraute
pasa ditugu modu honetan
hainbat eta hainbat urte
ez gu garena ta daukaguna
onartuko bagenuke. (bis)

15. Bertsoak entzuteko. 8ko txikia. Bertsolaria: S. Lizaso. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Donostia 198912-17. Ariketa: Oinak emanda.
Bertsoak entzuteko
jendea zain dago
emaitza zer izango
eguna igaro
lehengo tituloakin
nahi nuke luzaro
kolpetikan lurrera
ez banaiz zeharo.

16. Bizi guzian borroka baten. 10eko handia. Bertsolaria: M. Mendizabal. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Sara 1986-02-09. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Bizi guzian borroka baten,
hau bizimodu zorrotza!
Azken ordua heldu zait eta
egin nahi nuke aitortza
askatasuna nahiz ta ez lortu
iristean heriotza
nere barruan daramat behintzat
burrukatutako poza.

17. Bizia ez da nehoiz egoiten. 10eko handia. Bertsolaria: E. Alkhat. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Sara 1986-02-09 Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Ordu pare bat guziz gozoa
eskaini dugu elgarri
zuek eskaini maitasun hortaz
oraino nago egarri
daldarak doaz ihesi eta
omore ona atzarri
esker beroak guzier eta
agur bero bat danori
gaurretik goiti izango gera
herriaren zerbitzari. (bis)

18. Egun on Euskal Herria. Neurri berdinekoa. Sortzailea: J. Zabala. Bertsolaria: U. Iturriaga. Saioa:
Txapelketa Nagusia 2005. Barakaldo 2005-12-18. Ariketa: Hasierako agurra.
Egunon Euskal Herria
kaixo, kaixo, iepa, iepa
kartzeletara muxu bat
askatasunez beteta
bueno, ba, hementxe gaude
iritsi gara eureka.
Donostian Ondarreta
eta Barakaldon BEC-a
zenbat lapsus ote dago
bide horretan gordeta?
Orain beldurrak airera
poza behar dugu eta
bertsozale danen festa
izan dadin txapelketa.

19. Enarak hegan baxu dabiltza. Neurri luzekoa. Sortzailea: J. Bertsolaria: J. Martin. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Zornotza 2005-10-16. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Nere barruak altxa ezin dun
karga haundia darama
nere alaba ikusi eta
arindu nahi nuke zama.
Bilboko kale ilun batean
bera ikusteko plana
egin nuen ta zalantzarekin
etorri naiz beregana;
ate bakarrak bereizten ditu
oraina ta iragana
txirrina jota ateratzean
nere alaba laztana
nola arraio esango diot
ni naizela bere ama! (bis)

20. Ene Lukas maitea / Ihiztari abilik. 8ko txikia. Bertsolaria: S. Lizaso. Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Donostia 1993-12-19. Ariketa: Oinak emanda.
Eginda jasotzen da
munduan eskerra
ta txapela lortzea
litzake ederra
hartara ni nintzake
taldeko liderra
ta rebista denetan
Lizason posterra.

21. Esateko ez naiz lotsa. Koplen sailekoa. Sortzailea: Kaxiano. Bertsolaria: X. Zeberio. Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Laudio 1993-11-07. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Esateko ez naiz lotsa
ta entzun nere ahotsa
Euskal Herria utzita orain
heldu naiz Burgosa
hori herri apraposa,
urte askon bertan goza;
batetik pena sentitutzen det
eta bestetikan poza.

22. Etapa hasiera. 10eko handia. Sortzailea: J. Zabala. Bertsolaria: I. Elortza. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Barakaldo 2005-12-18 Ariketa: Bakarka.
Etapa hasiera
zen garaipen ate
hor joan naiz ihesi
aukera bitarte
bost minutuko aldeaz
taldetik aparte;
gora-behera buruan
hamaika pasarte
ta hurreratu dira
ni bistan naukate
hala ere jarraitu
behar dut jo ta ke
beti dago aukera
azken unera arte. (bis)

23. Euskal Herrian nintzen. 12ko txikia. Sortzailea: I. Urbieta. Bertsolaria: M. Mendizabal. Saioa:
Txapelketa Nagusia 1993. Laudio 1993-11-07. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Euskal Herrian nintzen
noizbait eroria
guardia zibil bezela
nintzen etorria
gertuan eduki dut
hemen hilobia
ta erretiratzera
orain noa ia,
ez da makala izan
nere istoria:
egurra eman eta
jaso dut ogia. (bis)

24. Euskal Herriko lur maite hartan. 10eko handia. Sortzailea: J. M. Beltran. Bertsolaria: A. Sarriegi. Saioa: Txapelketa Nagusia 2001. Legazpi 2001-10-27. Ariketa: Bukaerako agurra.
Aitorpentxo bat egin nahi nuke
ta segi aurpegi alaiz
saioan zehar kaka gureak
sortu didanez nahiko gaitz
komuneraino noa korrika
ea heltzen naizen garaiz
xelebrea da egoera ta
ez da gertatzen oso maiz
kakarik ezin nuen egin ta
kaka eginda egon naiz.

25. Euskal Herritik aparte. Koplen saila. Sortzailea: J. Lasa. Bertsolaria: M. Mendizabal. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Sara 1986-02-09. Ariketa: Bukaerako agurra.
Bagendun galtzak bete lan
egin degu al zan eran
Saran bukatu, gero Durango,
hurrena Bergaran
min bat daramat neregan
eta esango det zein dan
hemengo denok ez daukagula
alkartutzerik han.

26. Ez nau izutzen negu hurbilak III. 8ko handia. Sortzailea: X. Lete. Bertsolaria: J. Enbeita. Saioa:
Txapelketa Nagusia 1993. Gernika 1993-11-01. Ariketa: Oinak emanda.
Garai batean herri hau gendun
askea eta alaia
gero sartu zen gure artera
lapurtu nahian etsaia
geroztik gabiltz elkarren kontra
herria ez dago lasaia
grinak utzita elkar hartzeko
ez ote dugu garaia.

27. Gai horrek badu mamia. 10eko handia. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X. Amuriza. Saioa:
Txapelketa Nagusia 1980. Donostia 1980-01-06. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Gai horrek badu mamia
baldin ez banago gor
hainbat jende gizaseme
ikusten ari naiz hor
ogiaz gain gizonari
anitz gauza zaio zor
bestela mundu hontara
hobe ez gaitezen sor
ogiakin justizia
behar dugu derrigor
hau sinisten ez duenik
ba al da hemen inor?

28. Gazte denboran sasoia eta. 8eko handia. Bertsolaria: M. Telleria. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Tolosa 1986-03-09. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Gazte denboran sasoia eta
indarra nahi zan hainbeste
bainan guztiak joan dira ta
orain ez daukat sobrante
indarra falta, abilezia
ia ez dadukat bat´e
zahartu naizela nola kontura
sasoia juan bitarte.

29. Gregario edo laguntzaile naiz. Neurri luzekoa. Sortzailea: X. Alberdi. Bertsolaria: Euzkitze. Saioa:
Txapelketa Nagusia 1993. Eibar 1993-12-05. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Gregario edo laguntzaile naiz
badut hainbat borondate
beti besteri tira ta tira
neure aginduak bitarte
besteei mesede egitearren
neure buruari kalte
onak hor doaz aparte
“Agur eta gero arte!” (bis)
entrebistarik ez dut izango
baina ez zait axola bat´e
hutsa ondoren “Eskerrik asko”
esango bazenidate.

30. Gure herri ttiki hau da. 10eko handia. Sortzailea: Bebe. Bertsolaria: X. Silveira. Saioa: Txapelketa
Nagusia 2005. Lekunberri 2005-10-09. Ariketa: Kartzelako lana.
Gure herri ttiki hau da
gosetearen erreinu
gaitzerdi zer janik behintzat
denek izango bagenu
ura ta ogia dira
biztanlearen mantenu
negarrak eta gosea
gure goizeroko menu
gaitzerdi gure herrian
bizi ahalko bagenu
ea ez zaidan bihurtzen
paradisua infernu. (bis)

31. Gure lurrean hedatua da. Neurri luzekoa. Sortzailea: Manu Chao. Bertsolaria: I. Elortza. Saioa:
Txapelketa Nagusia 2001. Donostia 2001-12-16. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Gure lurrean hedatua da
bildurra ta gorrotoa
ilusioa ta gero ere
dator belarrondokoa.
Herria dugu jokoa
geu al gara oztopoa?
Baina herri hau beti izan da
zintzoa ta berbakoa
aurki dezagun gakoa
behar den bezalakoa
hurrengoeri ez emateko
lehengoei jasotakoa. (bis)

32. Haizea dator ifarraldetik II. Neurri luzekoa. Sortzailea: X. Lete. Bertsolaria: M. Lujanbio. Saioa:
Txapelketa Nagusia 2001. Donostia 2001-12-16. Ariketa: Bakarkako lana.
Inpotentzia sentitzen det nik
besterikan ezinean
bizi guzia pasa beharra
arantzez bete minean
hanka bikoak tratatu nahia
berdinean-berdinean
zurikeria hutsa baino ez da
gizartean mingainean
aulki gurpildun gainean nabil
nahiz gazte izan adinean
bestela ezin-ta kartera eta
motxilatxoa soinean
baina bizia, bizi alu hau
ikus litekeen heinean
gurpil gainean goazenontzat
ez doa kurpil gainean.

33. Herri txikien negu gordina. 8ko handia. Sortzailea: J. L. Lekunberri. Bertsolaria: A. Egaña. Saioa:
Txapelketa Nagusia 1997. Donostia 1997-12-14. Ariketa: Hasierako agurra.
Ez da bakarrik Belodromoko
jendetza honen dizdira
bertsolaritza aurrera doa
emakumeen harira
laurogeita biko txapelketari
jarri gaitezen begira
orduan gaitzat hartzen genitun
ta orain eurak gai dira.

34. Igo aurretik lasai. 10eko txikia. Sortzailea: I. Lartzabal. Bertsolaria: I. Gurrutxaga. Saioa: Txapelketa Nagusia 2003. Mutriku 2003-10-03. Ariketa: Bukaerako agurra.
Igo aurretik lasai
ta goian larritu
baina ohituta gaude
ez gera harritu
zuek gozatu eta
gu seiok sufritu
kopuruz ez zarete
batere urritu.
Zuek gozatu eta
gu seiok sufritu
muxu haundi bat denoi
adio Mutriku.

35. Ilun ikarak azken argia. 8ko handia. Bertsolaria: U. Iturriaga. Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Donostia 1993-12-19. Ariketa: Bukaerako agurra.
"Parke isileko banku txuriak"
dio Imanolen kantuak
eta nik letra repetitu ordez
repetitu dut, "kantuak"
Eta halere nere bertsoak
izan dira txalotuak
zueri esker lortu ditut gaur
lortu ditudan puntuak.

36. Itsaso hori dago zatarra / Naufragoarena. Neurri berezikoa. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X.
Amuriza. Saioa: Txapelketa Nagusia 1982. Donostia 1982-12-19. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Itsaso hori dago zatarra
nire oihua eta negarra
untzi bat horra nun azaltzen den
nik behar nuen izarra
oraintxe sartu zait arra
berriz piztutzeko garra
baina hau da zoritxarra
ikusi naute aurrean eta
ai, hau destino baldarra!
laguna ondotik pasatu eta
nik hemen ito beharra.

37. Laurogeita hamar urte / Afari ikaragarri. Neurri berdinekoa. Bertsolaria: J. Maia. Saioa: Gipuzkoako Txapelketa 2003. Irun 2003-12-14. Ariketa: Bakarkako lana.
Laurogeita hamar urte
azkar pasa zaizkit di-da
bizitza gozatua det
merezi nuen neurrira.
Ospitalera heldu naiz
minbizi baten harira
medikuak zer emango
etena edo segida. (bis)
Gauzak bururatzen zaizkit
ta gogoa urrutira
penarik ez dut sentitzen
triste banengo sikira!
Egunak gozatu ditut
urre gorrizko bailira
bildur gabe beitzen diot
heriotzai aurpegira. (bis)

38. Leiho ertzetik entzun dezaket . Neurri luzekoa. Sortzailea: J. I. Ansorena. Bertsolaria: A. Egaña. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Donostia 1989-12-17. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Leiho ertzetik entzun dezaket
itsasoaren indarra
olatu pila nola lehertzen dan
braust eta braust, barra-barra
pentsatze hutsak begietara
ekartzen didan negarra
momentu triste xamarra
eskegi nuen txamarra. (bis)
Ni bezelako gizon batentzat
ez ote da zoritxarra
itsasoa hain hurbil izan da
ohean egon beharra. (bis)

39. Ligoi bizitza ez da izaten. Neurri luzekoa. Sortzailea: J. Tapia. Bertsolaria: Euzkitze. Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Zumarraga 1993-11-21. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Ligoi bizitza ez da izaten
beti bizitza txukuna
iruditzen zait ez dela oso
ona nere etorkizuna
orain bi urte banuen norbait
nik bihotzez maite nuna...
beti ezezko erantzuna (bis)
beti ihesi, beti kanpoan,
gogoan nuen kuttuna
bi bertsoetan laburtuko dut
nere azkenengo gutuna. (bis)

40. Maitasuna da bizi izateko. Neurri luzekoa. Sortzailea: Esnaola. Bertsolaria: Peñagarikano. Saioa:
Gipuzkoako Txapelketa 1991. Beasain 1991-11-15. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Maitasuna da bizi izateko
ardatz eta oinarria
jakin dedanez hark ba omen du
orain maitale berria
nik ez nenkien jakinen gainen
omen zegoen herria
garai batean irria
orain malko iturria (bis)
ezkondu eta ase nahi nuen
maitasunan egarria
orain horrela egon beharra
bai dala penagarria!

41. Mendian gora haritza. Koplen saila. Sortzailea: Imanol. Bertsolaria: M. Telleria. Saioa: Txapelketa
Nagusia 1986. Sara 1986-02-09. Ariketa: Bukaerako agurra
Egia aitortu garbi
inor´e ez zegon nagi
gure herrian gogor lanean
behar dugu ari
zuek hemendik, guk handik
jarrai burrukan oraindik
herri librea egin dezagun
guztiok Euskadi. (bis)

42. Minberatu zaizkigu. 8ko txikia. Bertsolaria: A. Larrañaga. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Sara 198602-09. Ariketa: Bukaerako agurra.
Minberatu zaizkigu
gibel eta heste
norbaitek esango du
etzala hoinbeste
Durangon hobegoak
gertatu litezke
ahal dezuten guziak
etorri zaitezte.

43. Mundu honetan holako gauzak. 10eko handia. Bertsolaria: M. Telleria. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Sara 1986-02-09. Ariketa: Bakarka.
Mundu honetan holako gauzak
sarri gertatzen dira ta
nere burua hilkutxa hontan
dabil ametsak jiraka
egia esan bihotzak taupa,
haizetsu daukat birika
eta ni sartu nahi ninduzuten
lur zulo bat irikita;
zer kristo ari zerate goitik
orain sokorrak tiraka.

44. Munduan libre bizi izatea. Neurri luzekoa. Sortzailea: Esnaola. Bertsolaria: Peñagarikano. Saioa:
Gipuzkoako Txapelketa 1991. Tolosa 1991-12-06. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Munduan libre bizi izatea
nuen nik amets bakarra
bainan ikusi behar izan ditut
latigoak barra-barra
nola demontre onartu leike
horren joera zabarra.
lehenago nuen negarra
malkoz itzali txingarra
ondo pentsatzen jarri ezkero
ez al nuen zoritxarra
mundura lehoi sortzeagatik
sufritzen bizi beharra.

45. Munduko ilunabarra. Neurri luzekoa. Sortzailea: J. Enbeita. Bertsolaria: J. Enbeita. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Donostia 1989-12-17. Ariketa: Bakarkako lana.
Munduko ilunabarra,
adinaren zoritxarra,
ahultzen dijoa indarra
baina ez barneko garra
etorri nintzen herri hontara
berau zen nire izarra
bertan utzi dut izerdia ta
zorionaren aparra
bertan uzten dut nire irria
ta bertan nire negarra
berriro neure jaio etxera
daukat itzuli beharra
baina ez zaitut inoiz ahaztuko
ene Euskal Herri zaharra. (bis)

46. Nafarroako mendi gainetan. 8ko handia. Sortzailea: Imuntzo eta Epelarre. Bertsolaria: U. Iturriaga.
Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Donostia 1993-12-19. Ariketa: Hasierako agurra.
Badakizue Reala eta
Madrila daude jokoan
Ultra sur-eko hintxa batzukin
elkartu gara kanpoan
ta ez dakizue, a ze sorpresa
ekarri dudan kolkoan!
Esan didate: "Aupa Iturriaga,
hi haiz txapeldun gaurkoan". (bis)

47. Nahiz ta hiltzea derrigorra den. Neurria: 10eko handia. Bertsolaria: M. Telleria. Saioa: Txapelketa
Nagusia 1989. Hernani 1989-11-01. Ariketa: Bukaerako agurra.
Nahiz ta hiltzea derrigorra den
mundura jaiotzen dena
bizi gerala eskatzen degu
bizi izateko sena
pasa beharra dago munduan
hainbat zorigaitz ta pena
gaixoarentzat maitasuna da
botikarikan onena. (bis)

48. Nere gogoa hegan dijoa / Alargunarena. 8ko handia. Sortzailea: Bordari. Bertsolaria: N. Zendoia. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Hendaia 1989-11-05. Ariketa: Bakarka.
Soldadutzara juate hori
iritxia zait noizbait´e
behin joan nintzan badaramazkit
hantxen sei bat hilabete
lagunentzako hainbat eskutitz
neretzako ez da bat´e.
Jauna, galdera hau egiten dut,
inork ez ote nau maite?

49. Nere senarrarekin / Akerraren adarrak. 8ko txikia. Bertsolaria: M. Mendizabal. Saioa: Txapelketa
Nagusia 1989. Azpeitia 1989-11-26. Ariketa: Hasierako agurra
Egunon esatea da hitzik onena
berriz elkartu gera
denok elkarrena
nola etorri naizen
ta nondik barrena
jakin nahi badezue
horra aitormena
Zumarragan harturik
Urolako trena. (bis)

50. Neska zaharrak eta apaizak I / Historiaren hari zahar horri . Neurri luzekoa. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X. Amuriza. Saioa: Txapelketa Nagusia 1986. Donostia 1986-03-23. Ariketa: Bakarkako lana.

Historiaren hari zahar horri
behar diot orain tira
aurrerapenei begira
askori horrek begietara
ekartzen dio dirdira. (bis)
Pentsatzen nago lehengo ibaiak
lehen bezain garbi balira
zer ur freskoen segira
lehen bezalaxe gaur ere jaunak
lehen bezala hiltzen dira
eta tankera berdin berdina
daramate hilobira. (bis)

51. Publiko artean izan. 14ko txikia. Sortzailea: X. Paya. Bertsolaria: X. Paya. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Zumarraga 2005-11-26. Ariketa: Bukaerako agurra.
Publiko artean izan
arren hainbat lagun
denen artean badut
bat oso ezagun
gure etxean bertsoa
sartzean errudun
bertsozaletasuna
zuk eman zenigun
nahiz Egañak banaka
oso ondo jardun
nola biok gehiago
egin dezakegun
nahiz Egañak banaka
oso ondo jardun
anaien txapelketan
gu ginen txapeldun.

52. Sagutxo batzuekin. 10eko txikia. Sortzailea: I. Urbieta. Bertsolaria: M. Lujanbio. Saioa: Txapelketa
Nagusia 2001. Donostia 2001-12-16. Ariketa: Hasierako agurra.
Nik ez nuen nahi zortzi,
nik ez nuen nahi bat,
baina papel ttikiak
zeuden gu bezainbat.
Goizean laua nintzen
ta pozik erabat;
orain Sustraik esan dit
“segi, segi harat”;
txapela gero eta
hurbilago daukat.

53. Semaforoak gorri ta berde. Neurria: 10eko handia. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X. Amuriza.
Saioa: Bizkaiko Txapelketa 1987. Bilbo 1987-12-06. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Urterik urte Durango aldera
euskaldunak pozik datoz
liburu eta disko barriek
damoskue hainbeste poz.
Gitxi garela, asko garela,
itaun bat daukat aprapos:
portzentaje horri gero jendeen
kopuruak bajatorkoz
hainbat liburu publikatzeko
zenbat irakurle dagoz? (bis)

54. Sentimenduak batzutan sartzen. Neurri luzekoa. Sortzailea: J. Zabala. Bertsolaria: I. Elortza. Saioa: Txapelketa Nagusia 2005. Barakaldo 2005-12-18. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Sentimenduak batzutan sartzen
dira zuzen-zuzenean
horrexegatik kantatu nahi dut
naizenaren izenean.
Euforia dago denean
baita neure barrenean
egun handia zela zeozerk
esaten zidan senean;
gure ordua helduta ez naiz
erori etsipenean
malko txiki bat egin zait beste
zazpien aldamenean
ona igo garenean.

55. Sentimentu asko dauzkat nerekin. 10eko handia. Sortzailea: J. Tapia. Bertsolaria: J.M. Irazu. Saioa: Gipuzkoako Txapelketa 2003. Tolosa 2003-11-30. Ariketa: Bakarkako lana.
Epela baina erdi umela
nere maindire zuria
eskabadora bat hartu eta
ze langintza urduria!
Presa bat egin behar zutela
ondoren ze komeria!
Zenbat protesta ta zenbat buila...
ez ote zan zilegia
Nik haiek denak suntsitu nitun
latza izan da neria!
Orain malkotan nago amets gaizto
ilunean eroria
diruagatik hondatu baitet
herri baten historia.

56. Sentimentua sartu zitzaidan. Neurria: 10eko handia. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X. Amuriza. Saioa: Txapelketa Nagusia 1980. Donostia 1980-01-06. Ariketa: Bakarkako lana.
Sentimentua sartu zitzaidan
bihotzeraino umetan
geroztik hainbat gauza mingarri
ikusi mundu honetan
Euskal Herriaz batera nago
bihotz barneko penetan
anaiak alkar hartu ezinik
etsaiak su eta ketan
esan dudana gezurra bada
urka nazazue bertan.

57. Txikitatikan edukia dut. Neurri luzea. Bertsolaria: X. Silveira. Saioa: Nafarroako Txapelketa 2001. Bera 2001-04-01. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Txikitatikan edukia dut
gaizki jotzeko joera
horregatik da, bazterrak nahasten
nabil batetik bertzera
ia hogei ta lau urte baditut
banoa hogei ta bostera
baina, lagunak, hau zer da?
ni banijoa gainbehera
sistema hontaz nazkatu naiz bai
nola nazkatu gainera
lan egin gabe pozik hiltzera
banijoa Karibera. (bis)

58. Udaletxean badut. Neurria: 12ko txikia. Sortzailea: X. Amuriza. Bertsolaria: X. Amuriza. Saioa:
Txapelketa Nagusia 1986. Donostia 1986-03-23. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Udaletxean ba dut
hainbeste denbora
noizbait iritsi ere
legeen ondora
asto baten gainean
nator gaur bandora
herriak jakitea
ona izango da
hauxe agintzen dugu
hemendikan gora: (bis)
txakurrak katera ta
lapurrak zulora.

59. Zer da gaur Donostian. Neurria: 10eko txikia. Sortzailea: I. Urbieta. Bertsolaria: M. Mendizabal. Saioa: Txapelketa Nagusia 1989. Donostia 1989-12-17. Ariketa: Hasierako agurra.
Zer da gaur Donostian,
hauek txoramenak!
ongi etorri hemen
bildu zeratenak
berdin irratiaren
gertuan daudenak
ta agurtu nahi ditut
falta diren denak
etorri ezinean
gelditu direnak. (bis)

60. Zuek horrela ikusi eta. Neurri luzekoa. Sortzailea: J. Baez. Bertsolaria: A. Egaña. Saioa: Txapelketa Nagusia 1993. Donostia 1993-12-19. Ariketa: Bukaerako agurra.
Zuek horrela ikusi eta
neroni jartzen naiz alai
batasun honek beharko luke
euskaldungoaren dohai
ni lehengoa naiz buru gaineko
uztai edota ez uztai
inor ez zegoen lasai
urduritasuna etsai
denak irristadaren zai,
goizean goizik Lazkao txiki
aipatu dute nolanahi
zuen txaloak beretzat dira,
nere txapela ere bai. (bis)

61. Zure eskaerak egia esan. Neurria: 10eko handia. Sortzailea: M. Arozena. Bertsolaria: M. Arozena. Saioa: Nafarroako Txapelketa 1997. Zizur Nagusia 1997-03-16. Ariketa: Bakarka gaia emanda.
Zure eskaerak egia esan
ia sortu dit bildurra
entzun hutsakin nere aurpegia
jarri dut ximur-ximurra
haurrak haztea bikoteantzat
ohi da egundoko egurra
behar bezala hazitzea ere
ez dugu oso xamurra,
galduta dagon gizarte honetan
zertarako dezu haurra?