Library - View details To know more about this section
Bertsolaritza eskolan izeneko programa Nafarroako Lehen Hezkuntzan: onurak eta erronkak hizkuntzaren jabekuntzari begira
			Article:
										Basque.
															Online
					                    
				- Author(s)
 - Barandiaran, Asier
 - Title
 - Bertsolaritza eskolan izeneko programa Nafarroako Lehen Hezkuntzan: onurak eta erronkak hizkuntzaren jabekuntzari begira / Asier Barandiaran Amarika
 - In
 - Horizontes científicos y planificación académica en la didáctica de lenguas y literaturas, Ribeirão: Húmus, 2015, 245-260 or.
 - Subjects
 - Bertsolaritza ; Navarre
 - Content
 - 
																	Testu osoa
 
- Type of material
 - Article
 
Nafarroan, Euskal Autonomia Erkidegoan bezala, Lehen Hezkuntzako irakaskuntza sisteman bertsolaritzaren  generoa -ahozko literaturaren generotzat hartua izan dena- presente dago curriculumean eta horrek ondorio  batzuk ditu H1 eta H2ren jabetzeprozesuan; Lehen Hezkuntzako haurrak, bertsolaritzaren bitartez,  harremanetan jartzen dira zenbait ahozko ekoizpenekin, belaunaldiz belaunaldi transmititu diren zenbait  istorio, esamolde eta gaiekin. Horrezaz gainera, bertsolaritzari esker, haurrek hizkuntzarekin jolasteko aukera  dute, berbaldiak modu ludikoan eraikitzeko esparrua dute. Nire ikerketak aztertu nahi du zer nolako  ondorio(positibo)ak dituen gertaera honek haurren hizkuntzaren jabekuntzan, eta beraien ahozko  adierazpenetan. Horretarako, erabiltzen dituzten materialak eta tresnak arakatzeaz gain, lehenengo eta behin,  bertsolaritza eskoletan inplementatzen ari diren irakasleei elkarrizketa batzuk egin eta elkarrizketok aztertuko  ditut. Elkarrizketotan bereziki kontuan hartuko da irakasleek eurek nola ikusten duten haurren ahozko zein  idatzizko adierazpenaren garapena. Hau da, irakasle hauen hizkuntzarekiko helburuak zertan diren eta  helburu horiek nola betetzen diren agertzen saiatuko naiz, betiere irakaslearen behaketaren ikuspuntutik.  Hurrengo fase baterako oinarria izan daiteke; izan ere, hurrengo fasean ikaslearen beraren ikuspegia  aztertzen saiatuko bainaiz.
																  
						