Library - View details   To know more about this section

Etnografia feministak Euskal Herrian : XXI. mendera begira dagoen antropologia

Book: Basque. Online
Author(s)
Esteban, Mari Luz ; Hernandez, Jone Miren
Title
Etnografia feministak Euskal Herrian : XXI. mendera begira dagoen antropologia / Mari Luz Esteban eta Jone M. Hernández García (koord.) ; Amaia Agirre Miguelez, Maialen Altuna Etxeberria, Jaime Altuna Ramirez, Margaret Bullen, Mari Luz Esteban, Irantzu Fernandez Rodriguez, Ixone Fernandez-de-Labastida Medina, Carlos García-Grados, Olatz González-Abrisketa, Jone M. Hernández García, Itxaso Martin Zapirain, Maria Ruiz Torrado, Miren Urquijo Arregi, María Zapata Hidalgo
Publication
Bilbo: Udako Euskal Unibertsitatea, 2016
Content
Testu osoa
Physical description
281 or.
Type of material
Book
Legal deposit
BI-1438-2016
ISBN / ISSN
978-84-8438-603-2
Notes
Erreferentzia bibliografikoak
Jabetza eskubideak: Creative Commons lizentzia CC-BY-NC-ND
Bertsolaritzaren inguruko artikulua dakar
Liburu honek, azken urteetan, gure testuinguruan garatu diren edo garatzen ari diren ikerketa antropologiko feministen berri ematen du. Sarrerako kapituluan jasota gelditzen denez, asko dira laurogeiko hamarkadatik hona emakumeen errealitatea aztertu edota genero-ikuspegia erabili duten euskal antropologoak, ekarpen interesgarriak eginez, ez bakarrik genero-harremanen analisiari dagokionez, baizik eta, oro har, euskal kulturaren eta euskal gizartearen azterketari dagokionez ere. Horietako batzuek, guztiak Euskal Herriko Unibertsitatean ikertzen edota irakasten daudenak, parte hartzen dute liburu honetan.

Edukiak lau multzotan antolatuta daude. Lehen atalean, zenbait ikergai klasikoren inguruko ikuspegi berrituak biltzen dira, bertsolaritza, pilota edota frankismo garaiko dantzaldiak hizpide izanik. Bigarrenean, emakumeen politikak, agentzia eta erresistentziak aztergai nagusitzat hartzen dituzten lanak daude: eroetxeetan eta kartzeletan sarturiko emakumeen esperientziak, hilekoaren politikak, eta berdintasunerako politika instituzionalak. Hirugarrenean, zentzumenak, gorputza eta eszenaren esparruetan sortzen ari diren proposamen teoriko-metodologiko berritzaileak eskaintzen dira. Azkenik, laugarren atalean, maitasun-harremanen arloan egindako zenbait ikerketa aurkezten dira, gai eta talde ezberdinen inguruan harilkaturikoak: gizonak, bikote parekideak, nerabeak eta adiskide-taldeak.
Feminismoa, euskal antropologiaren akuilu eta elikagai: 30 urteko
ibilbide oparoa, Jone M. Hernández García, Mari Luz Esteban
eta Margaret Bullen ...7

I. IKERGAI KLASIKOEN IKUSPEGI BERRIAK ...23
Sarrera ...25
Odolak badu generorik? Edo zergatik gorputz emeak ez diren bertsoetarako bizitokia, Jone M. Hernández García ...27
Des-plazatutako gorputzak. Generoa, kirola eta kultur protagonismoa euskal testuinguruan, Olatz González-Abrisketa ...43
Emozioen erabilera genero-sistemaren inposaketan. Frankismoko dantzaldien kasua, Maialen Altuna Etxeberria ...65

II. ARRAKALAK HARRESIETAN: EMAKUMEEN AGENTZIA ETA ERRESISTENTZIAK ...81
Sarrera ...83
Frankismo garaiko isiltasunetan arakatuz: eroetxeetan sartutako emakumeen istorioak, Itxaso Martin Zapirain ... 87
Murrua murru (besterik ez) denean. Kartzelatutako emakumeen erresistentzia-praktikak aztergai, Maria Ruiz Torrado ...103
Espiritualtasun garaikideak hilekoaren irakurketa alternatiboetan: gorputz- eta genero-ideologiak, Miren Guillo Arakistain ...121
Berdintasunerako politika publikoen antropologia, Ixone Fernandez-de-Labastida Medina ...139

III. EKARPEN METODOLOGIKOAK: GENEROA, GORPUTZA, ESZENA ...151
Sarrera ...153
Suspertzea depresioetan: haragiztaturiko ondoez sozial gorpuztuaren aurrean, gorputz agentea, María Zapata Hidalgo ...155
Pertzepzio parte-hartzailea: erreminta metodologiko feminista, Carlos García-Grados ...177
Eszenaratzeak, antropologiaren tresna metodologiko, Miren Urquijo Arregi ...193

IV. MAITASUN-HARREMANAK, XXI. MENDEKO GOGOETA FEMINISTAREN ERDIGUNEAN ...209
Sarrera ...211
Maite-kontuak: gizonen hausnarketak eta bizipenak amodioaz, Jaime Altuna Ramirez ...215
Bikote-harreman parekideak eta dirua. Tabua gainditzen?, Amaia Agirre Miguelez ...231
Benetako maitasunik ote? Amodioaren ikuspegi helduzentrikoa nerabeen artean aztergai, Irantzu Fernandez Rodriguez ...247
Maitasun-harremanak eta elkar babesteko sareak edo komunitateak: emakume feministen esperientziak, Mari Luz Esteban ...261

AUTOREEN CURRICULUM LABURRAK ...277

Odolak badu generorik? Edo zergatik gorputz emeak ez diren bertsoetarako bizitoki

. Article: Basque. Online Library collection