Library - View details   To know more about this section

Oroitarri

Book: Basque. Library collection
Author(s)
Urbieta, Kepa
Title
Oroitarri / Kepa Urbieta
Publication
Azpeitia: Uztarria, 2008
Subjects
Bertsolaritza ; Azpeitia
Physical description
155 or. ; 20 cm
Type of material
Book
Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Legal deposit
SS 288-2008
Bertsolariak egiten edo bizitzen duena jaso nahi izan dugu liburu honekin. Bertsolaria kantutik ezagutzen du hura gertutik ezagutzeko aukerarik izan ez duenak. Baina bertsolaritza, eta bertsolaria/gai-jartzailea, hori baino gehiago da. Bertsotara joateko bidaia asko egin behar dituzte; oholtza gainean sentipen asko bizi izan dituzte; lagunak joan zaizkie, lagunak egin dituzte; bertsolaritzaren aldaketa ezagutu dute... Halako kontuak jasotzen ditu liburuak. Beraz, bertsolaritzarekin lotutako pasadizoak jasotzea du helburu, bertsolaritzaren bestaldea ikustea bertsolariaren / gai-jartzailearen begietatik eta bihotzetik. Ukitu humanoa duen liburua izango delakoan nago.

Guztira 140 pasarte jasotzen dira liburuan, hiru ataletan banatuta. Elkarrizketak egiten ari nintzela erabaki nuen atalak jartzea, bi arrazoirengatik: Batetik, pasarte asko izango zirela ikusi eta denak jarraian ematea astuna izango zela pentsatu nuelako. Bestetik, liburuaren zati batean bertsolarien gogoetak bildu nahi nituelako; hau da, pasarte hutsa izatetik haratago izango zirenak, pertsonalagoak. Iturria: https://uztarria.eus/azpeitia/1204203871-bertso-pasadizoen-bilduma