I. Zubeldia:
Hamalau urterekin
eskolatik alde
handik hamaseira arte
lanean debalde
hemezortzikin ia
jornala xuabe
hiruroita zazpiak
oso urrun daude
ta hau jubilatuko da
lanik egin gabe. (bis)
I. Elortza:
Oraindik luze duzu
har zazu gogoan
makina bat izerdi
makina ondoan.
Hamalau urterekin
lanera zihoan
nire moduan egin
zazu hurrengoan:
hamalau urterekin
batzokira joan. (bis)
I. Zubeldia:
Ni nahiko juxtu nabil
hau berriz primeran
alde ederra dago
gure ibileran
nik dana falta baitet
zuk dana soberan.
Iraultza dator aurten
urte bukaeran
ea ordun batzokian
izkutatzen zeran! (bis)
I. Elortza:
Lasai egingo dut nik
bihar ere siesta
ozen eginagatik
zuk hortik protesta.
Badauzkat urte batzuk
urruti dut kezka.
Aurten etortzekoa
beti iraultzen festa
ta zuek zain zaudete
eta gu barrezka. (bis)
I. Zubeldia:
Langilegoa gabiltz
burrukan luzaro
haundi jende honekin
aspertuta nago
gauza bat da langile
bestea esklabo.
Iraultza atarian
zureak akabo
parretik negarrera
urtetxo bat dago. (bis)
I. Elortza:
Parka laguna baina
aski aski aski!
Horrenbeste deiadar
hainbeste abesti!
Negarretik parrera
hoixe dago noski
nire kasu hontan lau
urteok zehazki
eta zure kasuan
hiruroita zazpi. (bis)
Doinu honen 7 aldaki gutxienez badatoz izen desberdinekin Doinutegi honetan; horrek adierazten du zenbat erabili den bertso munduan. Uztapideren liburuan 10ko handiko bertsoak datoz doinu honetan. Bertsolariek oso errez luzatzen edo mozten dute doinua beren komenentzira. Zepai bertsolariak hauxe ibiltzen omen zuen beti, eta horregatik deitu diogu Zepairena. Hona zer dioen Iñaki Alkain bertsolariak: "Badakit musika aldetik hura baino ere hobeak izan ziradela, baina ez det uste inor izandu zanik, nahiz doinu bat bakarra jakin, hark bezela doinu harretan kantatzen zekienik" (Auspoa 107,71)