Puntua:
Arpegian bizarra
modan jarri zaigu
Otaño:
hortan zu bezela nago
ni ere testigu
baina batzuek finak
atera zaizkigu
herria zerbitzen di(g)uten
inportik ez digu.
Jaio 1945-11-16
Idazlea eta bertso eragilea. Bertsolaritzako hainbat alorretan jardundakoa, besteak beste, bertso saioei buruzko kronikak egiten hedabide desberdinetan, hainbat sariketa eta txapelketatan epaile lanetan aritua eta bertso idatzi askoren sortzailea. Patxi Iraola bertsolariaren anaia.
Bertso jarrien alorra landu zuen bereziki Iraolak. Hirurogeita hamargarren hamarkadan hasita, hainbat sari irabazi zituen: Xalbador Saria, Xenpelar Saria, Basarri Saria, Lazkao Txiki Saria... Lan horiek Nañarriri begira liburuan argitaratu zituen zaldibiarrak.
Epaile gisa ere hiru hamarkadako bidea egin du Rufino Iraolak, Txapelketa Nagusian zein gazte eta eskolarteko sariketetan. 1982an Txapelketa Nagusiaren antolakuntzan gertutik parte hartu zuen. 1986 eta 1989an epaile aritu zen eta 1993an ere epaile taldean parte hartu zuen.
Bertsolaritzaren inguruko kazetaritza eta azterketa lana ere nabarmentzekoa da. Kronikagile eta iruzkingile lana egin zuen eta baita maila sakonagoko azterketetan ere eman zuen bertsolaritzaren bere ikuspegia. Gai-jartzaile lanetan ere aritua.
Hil 1937-11-16
Aita hil zitzaion mutil-kozkorretan, eta osaba Manuelek hartu zuen bere etxean, Lezoti baserrian alegia. Tober jotzailea zen eta urtezaharretan koplari aritzen zen. Josefa Benantzia Peluaga Egiazabalekin ezkodu zen 1892an.
Ez zen herriz herri bertso-kantari ibiltzen. Bertsoak jartzen zituen, erlijioari buruzkoak gehienetan.
Iturria:
- Zavala, Antonio. "Larraburu, Lexoti ta Balentin bertsolariak". Auspoa; 115.
Baigorriko bertso afaria musikatuan (2025-01-11) Patxi eta Bastien musikari dituztela, baliatu dute Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabalek doinua. Mixel Ducauk sortutako musika eta hitzak, Zaldibobo taldearekin osatutako "Aio" kantua da bera.