Nik esango det hau berehala
zuen aurrean orain ahal dala
historiaren kontari dator 
orain mutiko apala (bis)
gertakizun hau nik kontatzea 
hain degu gauza normala
zer ikusbegi zabala
historiak dio leheno euskara 
indartsuagoa zala. (bis)
Gelditu ez dedin hori atzean
etsai askotxo nahi duten antzean
egia esan hau sumatuta
pena daukat bihotzean (bis)
gure euskara gaur zoritxarrez 
gaur daukagu indar hutsean
eta euskaldunak hiltzean
zer izango da Euskal Herria 
histori hori galtzean. (bis)
Gure herrian gera nagusi ta
gure hizkuntza dago jausita
hainbat euskaldunek ahoz-aho
daukagun hizkuntz polita (bis)
indartutzea komeni zaigu
beharrezko da hori ta
danak indartsu jarrita
euskara indartzen saia gaitezen
historiari utzita. (bis)
             
				            
								
					Hil 2019-10-25
				1953an jaio zen Oiartzungo Karrika auzoko Oiantzabal baserrian. Bere aitak bertsozaletu zuen gazteatik, eta, bereziki, bere herrian bertsolaritzaren mugimendua elikatzen aritu izan da: besteak beste, Oiartzungo Bertso Astearen sortzaile eta antolatzailea izan da. 1995etik zenbait alditan hartu zuen parte Gipuzkoako Bertsolari Txapelketan, baita egin diren bi taldekakoetan ere, 2017an azkenengoa.
				
			 
        
            
				
				
				Aitor Sarriegi bertsolariak transkribatu du diskotik paperera.