A. Lizarralde:
Gaztien txapelketan
ederki zabiltza!
O. Perea:
Zuk al daukazu Ander
gaztaroan giltza?
Ispirituz gaztea
dut nere bizitza
oraindik lau gurpilen
gainean gabiltza!
A. Lizarralde:
Hogeita hamar urtetik
pasatu zera zu...
O. Perea:
ta zuk inbidia
galanta daukazu!
Niri ez dit egiten ba
horrek enbarazu
hobe mukizuei
ez eitea kasu.
A. Lizarralde:
Baina zu konserbatzen
zerana ederki!
O. Perea:
eskerrak ematea
dut nik erabaki.
Egurra nahiz ta eman
hemengo hainbati
bihotzean gordeko
zaituztet nik beti!
Jaio 1927-11-11
Manuel Lekuona ahozko tradizioaren ikerlari ospetsuaren iloba eta jarraitzailea. Gasteizko apaiztegian eta Erroman egin zituen ikasketak. Donostiako Seminarioko eta EUTG-ko irakaslea. Euskaltzain oso izendatua (1987), Euskaltzaindiako Literatura-batzordeko arduraduna eta lehendakariordea (1989-1996).1989-2005eko maiatza arte Euskaltzaindiaren Donostiako ordezkaria izan zen. 2005ean Euskaltzaindiako literatura-batzordeko ohorezko buru izendatu zuten. Euskal Itzultzaile, Interpretari eta Zuzentzaileen Elkarteko sortzaileetako bat eta aurreneko lehendakaria izan zen (1987-1990). Bertsozale Elkarteko ohorezko bazkide izendatu zuten 2002an.
Bere osaba Manuelen jarraitzailea, ahozkotasuna eta herri-lirikaren ezagule aparta izan da, aditu handienetakoa ezbairik gabe. 1960-80 hamarkadetan, gertutik jarraitu du bertsolaritza eta Euskaltzaindiaren eskutik antolaturiko Txapelketetan parte-hartze zuzena izan du. Nabarmentzekoa da Ahozko Literaturari unibertsitatean, EUTGn (Deustuko Unibertsitatea-Donostia), sarbidea emateko prestaturiko testu liburua, hala nola eguneroko irakasle lana.1980tik aurrera, bertsolaritzarekiko kezka apur bat alboratu eta olerkigintzari eskaini zitzaion buru-belarri.
Jaio 1925-11-11
Ikusi:
- Zavala, Antonio. "Lexoti bertsolaria". Auspoa; 157. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/10221.pdf ]
- Zavala, Antonio. "Amar urteko bertso-paperak". Auspoa; 39. https://www.euskaltzaindia.eus/dok/iker_jagon_tegiak/auspoa/9115.pdf ]
- Wikipediako biografia: https://eu.wikipedia.org/wiki/Jose_Luis_Lekuona ]
Hil 2022-11-11
Aiako Arrutiegia auzoko Argin baserrian jaio zen 1932ko abenduaren 9an. Baserrian eta Laurgainen basozain lanetan jardun zen soldaduskara joan artean. Hangoak bukatuta itzuli eta gutxira, Gipuzkoako Foru Aldundiaren Laurgain guardaetxearen zaintzaile lana eskuratu zuen eta langintza hori izan zuen jubilatu zen artea (1965-1998). Jende askoren topalekua izan da Laurgaingo guardetxea; Gipuzkoako Foru Aldundiko diputatu nagusi danak pasa dira bertatik.
Artean haurra, jaioterrian kantatu zuen lehen aldiz plazan, 1940an, Bautista Ondartzarekin. 1962an Aiako bertsolari txapelketa irabazi zuen eta hamarkada horretako txapelketa eta sariketetan parte hartu zuen emaitza esanguratsu batzuk lortuz. 1980ko hamarkadan itzuli zen plazara Aiako taldea deitutako bertsolarieki batera (Nikolas Zendoia, Luis Otamendi, Martin Rezabal "Olaso" gaztea, ...) eta Gipuzkoa eta Euskal Herriko txapelketetan parte hartu zuen.
Ekarpen oparoa egin du idatzi bidez. Bertso asko jarri du eta hiru bilduma argitaratu ditu Auspoa liburutegian: Baso tarteko oiua (1983), Igaroari begira (1991) eta Sorlekuaren kezka (1994). Hitz lauan etorri ziren gero, eta bere oroimenean gordetako kontuak argitaratu zituen liburutegi horretan bertan: Beti festara begiak (1996) eta, bi hamarkda geroago, azkena, Iragana gogoratuz (2018).
Aian, jaioterrian, egin du bizitza osoa. 2022ko azaroaren 11n hil da 90 urte betetzear.
Bizente Aranburu jaunak bere Eliz Abesti-Sorta liburu garrantzitsuan dio Ifar Euskalerriko doinua dela hau. Gure adiskide Jabier Mendizabal arrasatearra Venezuelako partean Brasilgo mugetan dabil urteotan hango Pemoi tribuko jende artean bizitzen, eta han emakume bati harriturik entzun zizkion bi doinu ezagun eta bai grabatu ere biak. Bata doinu hauxe da eta bestea ARGI AZKORRIAN JINIK I izenekoa. Oskorrik Gabriel Arestiren bertsoak kantatzen ditu doinu honetan, BALENTIN BERRITXOARENA izeneko doinuarekin txandaka.