E. Lekue:
Gauza on batzuk gertatu jakuz
onartu behar da behintzat
azkenaldiko gertaerak be
hartu dagiguzan aintzat
Euskal Herrian barriz atea
jo dau eta esperantzak.
Barri ona da hori neuretzat
eta beste guztiontzat.
A. Estiballes:
Agiri batek bandoa jo dau
aspaldian tarrapatan
bi mila ta hamarrean hasita
oraintxe geu zalapartan
baina bakean sinistu behar
dogu danok geure baitan
hamarrekoa galdu ez dadin
bi mila eta hamaikan.
E. Lekue:
Ta atzo bertan beste barri bat
gertatu zan neuretzako
Zamudioko lagun bat euan
kartzelan herritik kanpo
ta atzo aske geratu jakun
zorte opari halako
ia aurten be doguzan danok
holango barri on asko.
A. Estiballes:
Bi mila ta hamar dino Arbilduk
ez eizu galdu brujula!
Txapelketa bat ere egon zan
ta egingo deutsut burla
berri on bat hantxe jaso neban
berri on eta mardula
berri onena hori izan zan
bigarren egin zendula.
E. Lekue:
Eta albotik zuk sartu gura
al deustazu barriz bala?
Bai jente danak ederto daki
txapelduna zeu zarala.
Halan be entzule asko hurbildu
ta esan deustie hala:
nahiz ta txapela zeuk irabazi
ni neuk merezi nebala.
A. Estiballes:
Lo egin barik pasau al dozuz
horregatik hamaika gau?
Txapela merezi eta Etxahun
neuk irabazi neuen rau!
Jendeak zeuk merezi zendula
zurrumurruak hor dirau
bertsotan ulertzen ez dauenak
gauza asko esaten dau.
Hil 2016-11-18
Arrateko baserri-eskolan (eskola nazionalean) egin zituen oinarrizko ikasketak. Hainbat lan egin izan ditu: armagintzan, tailer mekanikoan, eraikuntzan eta bere tabernan. Bere kasa bertso zaharrak ikasita eta irratia entzunda bertsozaletu zen. Lagunek bultzatu zuten plazara. 1967an hasi zen jendaurrean kantatzen. Xenpelar saria (1971) irabazi zuen, eta Txapelketa askotan parte hartua da.
Xabier Letek 2000 urtean plazaratutako bertso antologian ZELAIETARIK IKUSTEN DUZU izeneko doinuan kanttu ditu bertsuok.