Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2006-12-09 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Bertsoa entzun |
2006-12-09 Aiherra Sariketa [Bertsoa] / Maddalen Arzallus, Beñat Gaztelumendi
Nombre de la estrofa:
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
M. Arzallus: Ni naiz neska zintzoa
ikasle formala
baina euskaraz ez dakit
da gauza normala;
baina adierazi
nahi nizuke hala:
nola esan nezake
maite zaitudala? (bis)
B. Gaztelumendi: Gogoz egiten dezu
aizu berriketa!
Nahiz euskerakin jardun
jira eta buelta
aurreratzea ez da
hain ona tarteka
azterketan galdetu
bihar nizun eta. (bis)
M. Arzallus: Azterketak izaten
ditugu guk usu
baina alde batera
utzi behar dituzu;
hitzekin esatea
zaila denez aizu
nere muxu batekin
ulertuko duzu. (bis)
B. Gaztelumendi: Odola jarria zait
neri irakiten;
ikasleek ez dute
hain sarri ekiten.
Nahiz euskeraz ez dezun
hain ondo jakiten
gutxinez ona zera
pelota egiten. (bis)
M. Arzallus: Nere hitzak neduzkan
barruan gordeta
baina utzi dezagun
behingoz berriketa;
bueno isilduko naiz
asmatu du eta.
Baina gaindi zaidazu
nere azterketa. (bis)
B. Gaztelumendi: Zu eskian ez hasi
egizu mesede;
muxu eman didazu
hementxe xelebre;
"o" gorri bat pintatu
dezu alafede;
joño zuk jarri dezu
zure nota ere! (bis)