Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2009-10-25 Aulesti Jaialdia
Gai-emailea
Amuriza, Xabier
Bertsolaris / Autores
Zubeldia, Iker
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Antonio Bolas gezurrarekin jolas izeneko liburua daukat esku artean; "Antonio Bolas, gezurrak egiaren kolorean esaten zituen gizon baten istorioak". Antonio Bolas hori zegamarra zen, eta Iker Zubeldiak ondo daki haren berri

Descripción

Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2009-10-25 Aulesti Jaialdia [Bertsoa] / Iker Zubeldia

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Behin Antoniok zer egin zuen
danak esaten hasita:
astoa hartu eta mendira
joan omen zan jauzika
eta mendia nola zegoen
perretxikuez josita
astoa bati lotu omen zion
hain haundia ikusita
ta asto gajoa ito egin zan
perretxikua hazita. (bis)

Peritik bueltan autobusean
konbersazio klasea
eguraldia gora ta behera
graduak eta haizea
guk esan gendun "Gaurkoa dago
beroa eta hezea"
ta berak zion lehengo udara
zala hotza ta luzea
behin Sanjoanetan elurrarekin
tapau ?men zan elizea. (bis)

Antonio Bolas Kalekokoa
memorian hor dihardu
gazte gehienok oroitzapena
oraindik frexko daukagu
gizona nola izan zitekeen
gezurtero ta ondradu.
Antoniorekin oraindik ere
sarri oroitzen gera gu
gezurra soilik bola bat baita
minik ematen ez badu. (bis)