Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
Bertsoa entzun |
2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso
Nombre de la estrofa:
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Irazu:
Urtetan ta ideatan
denean nagusi,
zu bezain klasikorik
ez det nik ikusi;
nola ez zera etorri
kupel eta guzi? (bis)
S. Lizaso:
Gauzak dauzkazu pixkat
argitu beharra;
nik aspaldi pasa nun
formalaren marra;
kupel bat ekarri det
ta hustu xamarra. (bis)
Irazu:
Nunbait hustu xamarra
bota eta kasu;
ordenadorearen
garaiak arazu...
portatilla ez beste dena
izango zera zu. (bis)
S. Lizaso:
Ordenadore aroai
gaztediak heldu,
bat galtzarpean hartuz
noranahi azaldu
ta klasiko garenak
buruan daukagu. (bis)
Irazu:
Buruan portatilla
gauza dotorea,
estetika're zerbait
badegu ordea;
propio al dakarkizu
egur kolorea? (bis)
S. Lizaso:
Ohartu zera, ez da
zuretzat kaltera,
hobe dezu kontuak
aurretik atera...
propio etorri naiz
egurra ematera. (bis)
Irazu:
Egurra emateko
Azpeititik korri,
lehengoak txikiteoa
maite dute sarri;
tabernan hasi eta
berandu etorri. (bis)
S. Lizaso:
Berandu etortzea
agian kalteko,
hala ere ez ote ditut
nik lanak beteko?
Azkar bukatu nahi dut
berriro joateko. (bis)