Bertsos - View details   To know more about this section

2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Bertsoa entzun  

General information

Kategoria
Bat-batekoa
Periodical Performance (Saioarena)
Bertsoaroa (10. 2000. Iruñea)
Performance
2000-11-16 Iruñea Jaialdia
Conductor
Arozena, Estitxu
Bertsolaris / Authors
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Lizaso, Sebastian
Exercise
Binaka gaia-emanda
Proposed topic
Gai honen arabera zu, Lizaso, bertsolari tipikoa zara, plazaz plaza ibiltzen den horietakoa, sagardo, ardo eta parrandazale purrukatua. Gaur Irazurekin egin duzu tipo Bertso Aroan, bertsolari iraultzaile teknozalearekin.

Description

Melody
Bertsuak jarri dizkat
Stanza name
Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Collection / Fond / Project
Bapatean Bilduma

2000-11-16 Iruñea Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Sebastian Lizaso

Stanza name:  Seiko txikia (hg) / Hiru puntuko txikia (ip) 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Irazu:
Urtetan ta ideatan
denean nagusi,
zu bezain klasikorik
ez det nik ikusi;
nola ez zera etorri
kupel eta guzi? (bis)

S. Lizaso:
Gauzak dauzkazu pixkat
argitu beharra;
nik aspaldi pasa nun
formalaren marra;
kupel bat ekarri det
ta hustu xamarra. (bis)

Irazu:
Nunbait hustu xamarra
bota eta kasu;
ordenadorearen
garaiak arazu...
portatilla ez beste dena
izango zera zu. (bis)

S. Lizaso:
Ordenadore aroai
gaztediak heldu,
bat galtzarpean hartuz
noranahi azaldu
ta klasiko garenak
buruan daukagu. (bis)

Irazu:
Buruan portatilla
gauza dotorea,
estetika're zerbait
badegu ordea;
propio al dakarkizu
egur kolorea? (bis)

S. Lizaso:
Ohartu zera, ez da
zuretzat kaltera,
hobe dezu kontuak
aurretik atera...
propio etorri naiz
egurra ematera. (bis)

Irazu:
Egurra emateko
Azpeititik korri,
lehengoak txikiteoa
maite dute sarri;
tabernan hasi eta
berandu etorri. (bis)

S. Lizaso:
Berandu etortzea
agian kalteko,
hala ere ez ote ditut
nik lanak beteko?
Azkar bukatu nahi dut
berriro joateko. (bis)