Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2000-04-01 Usurbil Jaialdia
Conductor/a
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Autores
Amuriza, Xabier
Ejercicio
Bakarka gaia-emanda
Tema propuesto
Iturengo Aurtitzen bertso bazkari baten ostean hiru ordu jardun zenuten zuk eta Nikolas Izetak bertsotan, tabernari baten lagunaren urtebetetzea zela-eta han geunden gehienok bertso bana eskaini ondoren.

Descripción

Melodia
Aita izena kanta beharrak
Nombre de la estrofa
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)

Edukiari buruz

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza

Nombre de la estrofa:  Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Nikolas hola ezautu nula
zortzi urte badirade,
Nafarroako Aurtitz auzoan
bazkalondoan han gaude;
ezezagun bat hasi zitzaidan
kantuan dale ta dale!
Hiru ordu pasa egin genitun
doinurik aldatu gabe
eta geroztik gelditu nintzan
lagun kutun baten jabe. (bis)

Hi ere hantxe hintzen Nikolas
beste lagunen taldean;
Izeta hintzela erantzun hidan
nor ote hintzen galdean;
hiru ordu hantxe lapak bezela
zeinek zein hartu mendean;
azkenerako neuk moztu nian
saioa iluntze aldean,
hik bukatzeko zain egon banintz
oraindik hantxe geundean! (bis)

Hire lehenengo gomuta haiek
nola nitzake diseka,
lagun artean hantxe alkarri
ziri, burla ta iseka;
hi ez zekiat baina ni behintzat
gelditu ninun aseta;
nere bizitzan sartu dan puska
kutun bat izan haiz eta,
aldi berean gogoratuko
ta maiteko haut Izeta. (bis)