Bertsos - View details To know more about this section
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Bertsoa entzun |
2000-04-01 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Xabier Amuriza
Stanza name:
Hamarreko handia (hg) / Bost puntuko handia (ip)
Localization:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Nikolas hola ezautu nula
zortzi urte badirade,
Nafarroako Aurtitz auzoan
bazkalondoan han gaude;
ezezagun bat hasi zitzaidan
kantuan dale ta dale!
Hiru ordu pasa egin genitun
doinurik aldatu gabe
eta geroztik gelditu nintzan
lagun kutun baten jabe. (bis)
Hi ere hantxe hintzen Nikolas
beste lagunen taldean;
Izeta hintzela erantzun hidan
nor ote hintzen galdean;
hiru ordu hantxe lapak bezela
zeinek zein hartu mendean;
azkenerako neuk moztu nian
saioa iluntze aldean,
hik bukatzeko zain egon banintz
oraindik hantxe geundean! (bis)
Hire lehenengo gomuta haiek
nola nitzake diseka,
lagun artean hantxe alkarri
ziri, burla ta iseka;
hi ez zekiat baina ni behintzat
gelditu ninun aseta;
nere bizitzan sartu dan puska
kutun bat izan haiz eta,
aldi berean gogoratuko
ta maiteko haut Izeta. (bis)