Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-07-31 Altzo [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-07-31 Altzo
Conductor/a
Murua, Jexux
Olano, Manuel
Gai-emailea
Olano, Manuel
Bertsolaris / Autores
Egaña, Andoni
Lujanbio, Maialen
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Kontu egizue zuek biok bikotekideak zaretela. Ohartu zineten zuen harremana ez zihoala ondo, krisialdi batean murgilduta zegoela. Hori dela eta, udako oporrak bakoitzak bere aldetik pasatzea erabaki zenuten. Oporraldia igaro eta oraintxe zaudete aurrez aurre berriro.

Descripción

Melodia
Agur sagar beltzeran
Nombre de la estrofa
Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-07-31 Altzo [Bertsoa] / Andoni Egaña, Maialen Lujanbio

Nombre de la estrofa:  Hamarreko txikia (hg) / Bost puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


M. Lujanbio:
Soluzioen bila
ekin eta ekin
ta ez ginan konformatzen
gu bakar batekin.
Haizea hartzen egon naiz
Pirineo erdin
zenbat irauten degun
nahi det orain jakin
hamabost eguneko
gasolinarekin.

A. Egaña:
Aspaldian nenbilen
Mejikon zelatan
haruntza joan nintzan
nere harro plantan.
Han berdintsu zitzaidan
Cancun edo kankan!
Hara apartatzeak
ze indarra daukan!:
lehen soberan zintudan
eta orain faltan.

M. Lujanbio:
Oporraldia izan
dezu egokia
juntatu gera eta
hau egun betia!
Aizu, nik sentitu det
ez da aitzakia
ikusi dedanean
zure bekokia
aspaldi sentitu ez nun
irripar ttikia.

A. Egaña:
Apartatu beharra
hori da tristea
konturatzeko zein zen
gure eskastea.
Denbora soil-soilik zen
gendun desgastea
beraz onena degu
oporrak uztea
ta gaxtetan bezela
?lanean' hastea.

M. Lujanbio:
Gaztetako garaiak
dituzu begitan
horra ezin gintezke
bueltatu egitan.
Berriz juntatu gera
pentsau gabe bitan
igual egongo gera
dosien premitan
hamabost eguneko
bolada txikitan.

A. Egaña:
Gutxitxo ote degun
bururatu di-da...
Zure maitasun hori
urritzen ari da.
Segi ?zagun lehengoan
berriz ere tira
elkarren ondoan ta
elkarri begira
ta oporrak berriz'e
iritsiko dira.