Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
2003-10-04 Usurbil Jaialdia
Gai-emailea
Agirresarobe, Iñaki "Tola"
Bertsolaris / Autores
Irazu Muñoa, Jexux Mari
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Zuek bi gazte zarete, eta aurtengo udan sos batzuk biltzearren Aginagara etorri zarete piperrak biltzera. Zer moduz joan da uzta?

Descripción

Melodia
Haizeak bidali du
Nombre de la estrofa
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

2003-10-04 Usurbil Jaialdia [Bertsoa] / Jexux Mari Irazu Muñoa, Gregorio Larrañaga "Mañukorta"

Nombre de la estrofa:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


J.M. Irazu:
Piper biltzera etorri
pentsatu horrela
pentsa udara latza
latza izandu dela.
Errez ikusi leike
beiratu ta bela:
Mañuk nik baino gehio
biltzen zituela.

Mañukorta:
Basarritar kontuak
gure zoramenak
horixe agintzen du
guk degun ahalmenak.
Zestuak ekarri'tugu
diran haundienak
errez batuko dira
aurten daudenak.

J.M. Irazu:
Ezin batua nunbait
gainera kostata
zakua betetzeko
kilo pila falta.
Angulak ez bezela
arazo galanta:
hoiek ez dira biltzen
saria pasata.

Mañukorta:
Basarritarrak gera
jator eta finak
baina gainditzen gaitu
nahi eta ezinak
gorri, berri, potolo
dira aldeginak
ta gelditu diranak
denak piperminak.

J.M. Irazu:
Pipermin pila nunbait
tartian nahasi
ezin genduelako
guk bestetan hasi.
Jende pila ingurun
gehiegi're kasi
baina ezkonberririk
ez degu ikusi.

Mañukorta:
Piperrak gutxi baina
gu gaude poztuta
sukaldaritza dana
ez degu ahaztuta
hala behar dala-ta
gauzak prestatuta
piperminak jango'itugu
angulak nahastuta.

J.M. Irazu:
Angula ez zazu jan
piperrak nahastuta
horrek gusto minbera
besterik ez du-ta.
Gerriko min galanta
azkenik hartuta
negua pasako det
potian sartuta.

Mañukorta:
Honera etorri gera
piperraren bila
hala behar bikoa:
indartsu, abila.
Pipar sarik ez dago
hau da hau umila
berriz'e jan beharko da
patata tortila.