Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
2004-05-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Bertsoa entzun |
2004-05-09 Abadiño Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta"
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bi urte luzez Ferrol aldian
marinan nitun pasiak.
Bokadilo bat han egunian
aita ta amari graziak
egunak eta gabak itsusi
gogorrak eta luziak...
larre motxekua izan ez banintz
han hilko nindun gosiak.
Amurizak be desafioaz
hementxe jarri nau gorri
ta Mañukortak oso ondo daki
Ameriketako barri.
Desafioa nik bota nion
goiko Jaingoiko jaun horri
baina indartsu nengon orduan
nigana ez zan etorri.
Hamaika holako eginak ditut
ez ziran nere kaltian
larra motx baten hazita nago
Jainkomendiko partian
eta gaur festarik festa nabil
eundoko borondatian...
era honetan jarraitu nahi det
arnasa dedan artian.