Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Bertsoa entzun |
1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi
Nombre de la estrofa:
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Localización:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Lazkano:
Gertatzen dena gure lurrean
ezin det ongi ikusi;
giro honetan zuzentasunak
inoiz ez lezake luzi.
Txirrita zanak esan zuena
aitortu nahi det lehenbizi:
"Animali ta giza artean
lapur haundina nagusi".
J.Lopategi:
Ikusten danez ondo dakizu
zeure euskeraz bertsotan;
arte horreri begiratuta
harritu nintzen askotan;
zure arte hori estimatzen dut
baina gaur momentu hontan,
banku haunditara jo behar dozu
lapurretan hastekotan.
Lazkano:
Asko dakizu ta jakintz horri
kendu ere etekina;
zuengan dago dudarik gabe
herriaren itukina;
militarra da nere ustetan
gizon hiltzeko makina
ta bedeinkatu egiten dute
hori erabiltzen dakina.
J.Lopategi:
Zeure arrazoiak izan dituzu
zuk honera etortzean;
ta nik neureak diruen truke
kartzela hauxe lortzean.
Samintasuna besterik ez da
orain zure bihotzean;
zorte txarrena izan zenduen
euskalduna jaiotzean.
Lazkano:
Gorrotoa ta amenazoa,
hainbeste pekatu grabe;
ta zuek beti izan zerate
ekintza txar horien jabe.
Nere partetik ez det izan nahi
histori tristean labe;
hemen ustelduko banaiz ere
inoiz inor ere hil gabe!
J.Lopategi:
Bakoitzak ditu bere ametsak,
horrexeri eutsi tinko!
Beste eretxi bat agertuko dot,
horixe dot neurekiko:
ezagutzen dut penintsula hau
Espaini ta Euskal Herriko;
Galindon lagun egin bazina
ez zinan hona etorriko.
Lazkano:
Nola gorrota leike hainbeste
gure euskaldunen lurra?
Bestiak beste lehendakariak
sartu nahi digu bildurra;
berak daduka arratoi txakur
petraltxo baten muturra;
denak kartzelan sartu nahi gaitu
ta ez da izango gezurra.
J.Lopategi:
Izan laiteke zuk dinozuna
egi garbi ta gordina,
baina amets danak ataratzeko
zerua ez da urdina;
kaltegarria gertatzen jatzu
bihotz horretako grina;
egunen baten ikasi egizu
Maquiaveloren dotrina.