Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Bertsoa entzun  

Informazio orokorra

Kategoria
Bat-batekoa
Aldizkako Ekitaldia (Saioarena)
Udabarriko Bertso Saioak (14. 1998. Bilbo)
Saioa
1998-05-16 Bilbo Jaialdia
Gai-jartzailea
Gonzalez De Kintana, Aitor
Bertsolariak / Egileak
Lazkano, Imanol
Lopategi, Jon
Lana
Binaka gaia-emanda
Jarritako gaia
Jon Lopategi Perote generala da, zazpi urteko espetxe zigorra ezarri diotena; eta Imanol Lazkano, intsumitua, bi urte, lau hilabete eta egun bateko zigorra duena. Biok Alcalako espetxe militarrean zaudete. Lazkanok urtebete darama; Lopategik, berriz, hilabete, baina bihar bertan kalera ateratzekoa da.

Deskribapena

Doinua
Uso zuri bat inguratu zait A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Bilduma / Funtsa / Proiektua
Bapatean Bilduma

1998-05-16 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Imanol Lazkano, Jon Lopategi

Neurria:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Lazkano:
Gertatzen dena gure lurrean
ezin det ongi ikusi;
giro honetan zuzentasunak
inoiz ez lezake luzi.
Txirrita zanak esan zuena
aitortu nahi det lehenbizi:
"Animali ta giza artean
lapur haundina nagusi".

J.Lopategi:
Ikusten danez ondo dakizu
zeure euskeraz bertsotan;
arte horreri begiratuta
harritu nintzen askotan;
zure arte hori estimatzen dut
baina gaur momentu hontan,
banku haunditara jo behar dozu
lapurretan hastekotan.

Lazkano:
Asko dakizu ta jakintz horri
kendu ere etekina;
zuengan dago dudarik gabe
herriaren itukina;
militarra da nere ustetan
gizon hiltzeko makina
ta bedeinkatu egiten dute
hori erabiltzen dakina.

J.Lopategi:
Zeure arrazoiak izan dituzu
zuk honera etortzean;
ta nik neureak diruen truke
kartzela hauxe lortzean.
Samintasuna besterik ez da
orain zure bihotzean;
zorte txarrena izan zenduen
euskalduna jaiotzean.

Lazkano:
Gorrotoa ta amenazoa,
hainbeste pekatu grabe;
ta zuek beti izan zerate
ekintza txar horien jabe.
Nere partetik ez det izan nahi
histori tristean labe;
hemen ustelduko banaiz ere
inoiz inor ere hil gabe!

J.Lopategi:
Bakoitzak ditu bere ametsak,
horrexeri eutsi tinko!
Beste eretxi bat agertuko dot,
horixe dot neurekiko:
ezagutzen dut penintsula hau
Espaini ta Euskal Herriko;
Galindon lagun egin bazina
ez zinan hona etorriko.

Lazkano:
Nola gorrota leike hainbeste
gure euskaldunen lurra?
Bestiak beste lehendakariak
sartu nahi digu bildurra;
berak daduka arratoi txakur
petraltxo baten muturra;
denak kartzelan sartu nahi gaitu
ta ez da izango gezurra.

J.Lopategi:
Izan laiteke zuk dinozuna
egi garbi ta gordina,
baina amets danak ataratzeko
zerua ez da urdina;
kaltegarria gertatzen jatzu
bihotz horretako grina;
egunen baten ikasi egizu
Maquiaveloren dotrina.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra