Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

1996-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano

Bertsoa entzun  

Información general

Kategoria
Bat-batekoa
Actuación
1996-08-22 Bilbo Jaialdia
Bertsolaris / Autores
Larrañaga, Gregorio "Mañukorta"
Lazkano, Imanol
Ejercicio
Binaka gaia-emanda
Tema propuesto
Mañu aitak Lazkano semeari galdetu dio ea zer izan nahi duen handi izandakoan eta semeak droga trafikatzailea izan nahi duela erantzun dio.

Descripción

Melodia
Uso zuri bat inguratu zait A
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Colección / Fondo / Proyecto
Bapatean Bilduma

1996-08-22 Bilbo Jaialdia [Bertsoa] / Gregorio Larrañaga "Mañukorta", Imanol Lazkano

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip) 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Mañukorta:
Seme-alabak sortu ditugu
indarrez bete-betian,
jarrera ere hain garbi eman
eskolara juatian.
Hamabost urte, sartzen ai zera
orain zure gizartian,
galdetzen dizut zer izan nahi dezun
zuk haundia izatian.

Lazkano:
Nere iritzia azaldutzeko
dudatan ez naiz egongo:
nik aukerako lanbiderikan
ez dut izango egundo;
trafikalari hoien mundua,
ta adibidez Galindo,
beste guztiak miserable ta
hoiek bizi dira ondo.

Mañukorta:
Telebistatik aditu ditu
gure arteko legiak,
ehun mila milioi osten dituzte
ta diruaren jabiak.
Baina horiek ere ez dira
hemen penarik gabiak;
hoien aldian jatorrak dira
zintzoak eta pobriak.

Lazkano:
Eleizak ere horixe bera
sarri digu adierazi,
baina ez leike garbitasunan
bide hortatikan bizi.
Munduan jabe zeintzuk diraden
zuk ez al dezu ikasi?
Txirritak esan zuen bezela
lapur haundina nagusi.

Mañukorta:
Ahaztu al zaizu bere heriotzan
amonak esan zizuna?
Laztan emon da "ongi etorri
nere lobatxo kutuna;
Bide txar eta droga ta lapur,
holako gauza lizuna;
toki ederrera joan behar zaigu
nahi degun etorkizuna".

Lazkano:
Alde batera onartutzen det
nik aita zaharraren hitza,
baina diru ta negozioa
da mundu hontako giltza.
Tontoen bizkar hainbeste haundi
ondo biziaz dabiltza,
nik ahal bada ez det ondo beteko
hoik jarritako baldintza.

Mañukorta:
Lapurreta ta trafikantea,
droga txarra ta porrua,
erdi erreta mundua bizi,
ematen dit amorrua.
Bide zuzen bat ez ematia
aita zaharraren errua.
Porkeri hoiek bota harrika
ta jan zak lasai porrua.

Lazkano:
Nere aita zaharrak mantendu nahi du
gure asaben ohitura;
neronek ere sarri pentsatu
izan det honen modura.
Bainan zertxobait pentsatzeko ere
heldu gera momentura,
goiko hoiek ez dutela jango
zure semean kontura.

Mañukorta:
Jakinduri ta argi bezela
hemen ematen du hitza,
ta goiko hoiek'e arduratan
dardara baten dabiltza.
Mundu honetan pasa dezagun
umorez gure bizitza.
Drogeru baino nahiago nuke
astoa jaio balitza.

Lazkano:
Hau eztabaida sortu zaiguna
droga degula tarteko!
Seguru asko izan liteke
gure sendian kalteko.
Bainan goitikan beti zai daude
gure izerditik jateko;
aita ez al da nahikoa izan
hain tontoa izateko?