Bertsos - Ver ficha Más información sobre esta sección
Sarea [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
Sarea [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria
		
				
				Nombre de la estrofa: 
		Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip) 
		
				Dokumentu-mota: 
		Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak) 
		
		
		
		Argitalpenaren izenburua: 
		Uk [Aldizkaria]						Argitalpen data: 
		2012-03-14 
						
		Localización: 
		XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 
		
		
Sarea izan leike
armiarmarena,
hari ikusezina
txokotan barrena;
izan leike indarra
ematen duena,
edo irten ezinik
uzten gaituena.
Nahiz besteok saretzen
ez dugun jakiten,
zortzi hankari ezin
garrantziarik ken;
honi begira badut
zenbait irudipen…
tamainak ez du inor
indartsu egiten.
Baina herri honetan
atzo zein gaur egun,
sarekaden kontua
da aski ezagun;
ez badugu landare
izan gura, lagun,
armiarma izaten
ikasi dezagun.
