Bertsos - View details   To know more about this section

Sarea [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Illaro Etxebarria, Arrate

Description

Title
Sarea
Dokumentuan jasotako izenburua
Sarea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sarea izan leike armiarmarena,
Melody
Pasaiako plazatik I-A
Stanza name
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
210
Pages
8
Publication / printing date
2012-03-14

Sarea [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Stanza name:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-14 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarea izan leike
armiarmarena,
hari ikusezina
txokotan barrena;
izan leike indarra
ematen duena,
edo irten ezinik
uzten gaituena.

Nahiz besteok saretzen
ez dugun jakiten,
zortzi hankari ezin
garrantziarik ken;
honi begira badut
zenbait irudipen…
tamainak ez du inor
indartsu egiten.

Baina herri honetan
atzo zein gaur egun,
sarekaden kontua
da aski ezagun;
ez badugu landare
izan gura, lagun,
armiarma izaten
ikasi dezagun.