Bertsoak - Fitxa ikusi   Atal honi buruz gehiago jakiteko

Sarea [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Informazio orokorra

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolariak / Egileak
Illaro Etxebarria, Arrate

Deskribapena

Izenburua
Sarea
Dokumentuan jasotako izenburua
Sarea
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Sarea izan leike armiarmarena,
Doinua
Pasaiako plazatik I-A
Neurria / Estrofaren izena
Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Kokapena

Kokapena
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Argitalpen datuak

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Zenbakia
210
Orrialdeak
8
Argitalpen / inprimatze data
2012-03-14

Sarea [Bertsoa] / Arrate Illaro Etxebarria

Neurria:  Zortziko txikia (hg) / Lau puntuko txikia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-14 
Kokapena:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Sarea izan leike
armiarmarena,
hari ikusezina
txokotan barrena;
izan leike indarra
ematen duena,
edo irten ezinik
uzten gaituena.

Nahiz besteok saretzen
ez dugun jakiten,
zortzi hankari ezin
garrantziarik ken;
honi begira badut
zenbait irudipen…
tamainak ez du inor
indartsu egiten.

Baina herri honetan
atzo zein gaur egun,
sarekaden kontua
da aski ezagun;
ez badugu landare
izan gura, lagun,
armiarma izaten
ikasi dezagun.

Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra