Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Kalatxoriak Ereagan [Bertsoa] / Peru Vidal

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Vidal, Peru

Descripción

Título
Kalatxoriak Ereagan
Dokumentuan jasotako izenburua
Kalatxoriak Ereagan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ereagako hondartza dugu gaur babes leku hurbila
Melodia
Iparragirre abila dela
Nombre de la estrofa
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
211
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-03-28

Kalatxoriak Ereagan [Bertsoa] / Peru Vidal

Nombre de la estrofa:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-28 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ereagako hondartza dugu
gaur babes leku hurbila
portu ondoko pasealeku
bustia eta isila.
Ipar haizeak zakar
euri giroa dakar
enbatak zer iskanbila,
eta lurrera etorri gara
babes pixka baten bila.

Pertsona horrek euritakoa
bere eskutan hartu du,
bi errepide alde banatan
dauzkagu eta lagundu!
Babes bila gentozen
itsas aldetik zuzen
eta zer aurkitu dugu?
Lasaitasuna gura genuen
baina ez gaude seguru.

Uretan gaude beti jolasten
hegan egiten ederto,
itsasoaren korronte eta
haize boladen menpeko.
Hemen ez dugu ezer,
joan gaitezen laster!
Gaude aspertu antzeko
ia lasaitzen den egoera
itsasora bueltatzeko.