Bertsos - View details   To know more about this section

Kalatxoriak Ereagan [Bertsoa] / Peru Vidal

General information

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Authors
Vidal, Peru

Description

Title
Kalatxoriak Ereagan
Dokumentuan jasotako izenburua
Kalatxoriak Ereagan
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Ereagako hondartza dugu gaur babes leku hurbila
Melody
Iparragirre abila dela
Stanza name
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localization

Localization
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Publication details

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Number
211
Pages
8
Publication / printing date
2012-03-28

Kalatxoriak Ereagan [Bertsoa] / Peru Vidal

Stanza name:  Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-03-28 
Localization:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Ereagako hondartza dugu
gaur babes leku hurbila
portu ondoko pasealeku
bustia eta isila.
Ipar haizeak zakar
euri giroa dakar
enbatak zer iskanbila,
eta lurrera etorri gara
babes pixka baten bila.

Pertsona horrek euritakoa
bere eskutan hartu du,
bi errepide alde banatan
dauzkagu eta lagundu!
Babes bila gentozen
itsas aldetik zuzen
eta zer aurkitu dugu?
Lasaitasuna gura genuen
baina ez gaude seguru.

Uretan gaude beti jolasten
hegan egiten ederto,
itsasoaren korronte eta
haize boladen menpeko.
Hemen ez dugu ezer,
joan gaitezen laster!
Gaude aspertu antzeko
ia lasaitzen den egoera
itsasora bueltatzeko.