Bertsoak - Fitxa ikusi Atal honi buruz gehiago jakiteko
Kalatxoriak Ereagan [Bertsoa] / Peru Vidal
Kalatxoriak Ereagan [Bertsoa] / Peru Vidal
Neurria:
Bederatzikoa, handiaren moldekoa, 6 puntuz (hg) / Sei puntukoa, handiaren moldekoa (ip)
Dokumentu-mota:
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)
Argitalpenaren izenburua:
Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:
2012-03-28
Kokapena:
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa
Ereagako hondartza dugu
gaur babes leku hurbila
portu ondoko pasealeku
bustia eta isila.
Ipar haizeak zakar
euri giroa dakar
enbatak zer iskanbila,
eta lurrera etorri gara
babes pixka baten bila.
Pertsona horrek euritakoa
bere eskutan hartu du,
bi errepide alde banatan
dauzkagu eta lagundu!
Babes bila gentozen
itsas aldetik zuzen
eta zer aurkitu dugu?
Lasaitasuna gura genuen
baina ez gaude seguru.
Uretan gaude beti jolasten
hegan egiten ederto,
itsasoaren korronte eta
haize boladen menpeko.
Hemen ez dugu ezer,
joan gaitezen laster!
Gaude aspertu antzeko
ia lasaitzen den egoera
itsasora bueltatzeko.
Datu-base honetan eskainitako informazioari buruz jakiteko, kontsultatu lege oharra