Bertsos - Ver ficha   Más información sobre esta sección

Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste, [Bertsoa] / Inazio Vidal

Información general

Kategoria
Ez bat-batekoa
Bertsolaris / Autores
Vidal, Inazio

Descripción

Título
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste,
Dokumentuan jasotako izenburua
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste,
Dokumentuan jasotako bertsoaren hasiera
Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste,
Melodia
Arratsalde on lehendabizitik
Nombre de la estrofa
Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)
Bertso kopurua
3
Bertso dokumentu mota
Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)

Localización

Localización
XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa

Datos de publicación

Argitalpenaren izenburua
Uk [Aldizkaria]
Número
213
Páginas
8
Fecha de publicación / impresión
2012-05-08

Aurten negua euri (e)ta hotzez pasa da besteak beste, [Bertsoa] / Inazio Vidal

Nombre de la estrofa:  Zortziko handia (hg) / Lau puntuko handia (ip)  Dokumentu-mota:  Hemeroteka (Aldizkari eta Egunkariak)  Argitalpenaren izenburua:  Uk [Aldizkaria] Argitalpen data:  2012-05-08 
Localización:  XDZ - Xenpelar Dokumentazio Zentroa 


Aurten negua euri (e)ta hotzez
pasa da besteak beste,
horrelako(e)tan bufandak ere
ipintzen hasi gintezke;
baina argazkian dauden zuhaitzak
ezberdin ikus daitezke:
hauek biluzik egoten dira
udaberriaren eske.

Eguraldiak eman ohi ditu
horrenbeste gira-bira,
eta neguak beti galtzen du
kolorearen distira...
baina jadanik udaberria
koloretsu iritsi da;
eta zuhaitzak aldi berean
hosto berdez janzten dira.

Beraz zuhaitzak udaberrian
egoten dira hobeto:
egun eta gau haien hostoen
kolorearen menpeko.
Baina halere udaberria
amaitu ohi da tarteko,
eta heldu da eguna berriz
hosto denak erortzeko.